lunes, 28 de diciembre de 2009

NON, NOIZ eta NOLA ematen da genero indarkeria

MUTILAK

¿Pentsatu izan duzu behin edo behin...
- ... Parekoen arteko harremana nahi nuke izan neska batekin, lagunak duena modukoa?
Zorionak! Horrelakorik pentsatu baduzu, konturatu zara berdintasunezko harremana ona dela bai zuretzat, bai neskarentzat. Lagunak oso harreman ona du neskalagunarekin. Gauza batzuk elkarrekin egiten dituzte, baina elkarrengan konfiantza nahikoa dute bestelako harremanak ere izateko. Elkarri laguntzen diote, maite dute elkar... eta zuk horixe nahi duzu lortu! Izan dituzu noizbehinkako istorioak baina aspertuta zaude ligatu eta gauza egonkorrik ez izateaz. Zure harremanetan neskak pareko egiten badituzu, zuk dituzun eskubideak dituztela onartzen baduzu, ezagutu, lagun egin, konfiantza izan, harreman ona izaten saiatzen bazara, lortuko duzu, seguru izan.

...Neskek, gero eta argiago dituzte beraien eskubideak harremanetan?
Neskek gero eta argiago dituzte beraien eskubideak, eta zeuk ere bai. Berdintasunezko harremanetan mutilek ez dute zertan ezer galdu, eta neskek hobeto dakite zer merezi duten eta zer ez. Eta zuk, mutil moduan, hobeto dakizu ez duzula abusatzeko eskubiderik, neskek eta mutilek botere parekatua behar dutela harremanetan.

- ... "tipo gogorra " izan beharra dut ligatzeko eta lagunek burlarik ez egiteko?
Oso zaila da taldearen aurka joatea, urte askotako kulturaren aurka joatea: mutilek oldarkorrak izan behar dute, iniziatiba izan behar dute, gainetik egon behar dute, nork agintzen duen erakutsi behar dute... Sekulako gogoa horiek ideia guztiak komunean behera botatzeko! Batzuetan zaila da, baina era aurkitu behar duzu burlak eta erasoak ekiditeko ez duzunean nahi ligatu, edo, ez duzunean nahi matxoteena izan. Kontuz ibili eta ez sartu jokoan. Ligatzea ez da lehiaketa. Txarto pasatzen baduzu edo min hartzen baduzu, hain garrantzitsua da zutaz esaten edo pentsatzen dutena? Egon gustura zure buruarekin eta esan ezetz "mutil gaiztoarena " egiteari.

- ... Neska batek ezetz esaten duenean, agian, beste zerbait esan nahi du?
EZETZ zer den badakizu. Oso hitz laburra eta argia da. Agian, neskaren batek ezetz suabe esaten du, pentsatzen duelako ez duela esateko eskubiderik, baina ezetza entzun baduzu, onartu egin behar duzu. Ez egin gorrarena, Ezetza onartzeko kapaza bazara, esateko eskubidea ere baduzu. Eta neskek edo lagunek ez badute ulertzen, beraien arazoa da, ez?

- ... Neska batekin nagoenean, berak hartu behar ditu neurriak, ez delako nire arazoa, eta haurdun gelditzen bada, nik ez dut zerikusirik?
Sexu-harremanetan neurriak hartzea zure ardura ere bada. Berdin dio gau bateko istorioa izan, gehiagorik deitu ez edo ikusi ez. Sexu-harremanik baduzu, ondorioen arduradun zara: gaixotasunen bat, nahi gabeko haurdunaldia. Parte hartu zenuen harremanean, nahiz eta gau batekoa izan. Eta bera txarto pasatzen egongo da. Lagundu, galdetu nola dagoen, egon berarekin, berak horrela nahi badu. Zure esku dago egitea eta zuk ere nahiko zenuke zuri egitea.

- ... Neskaren bat sexu-harremanak izatera derrigortu ahal izan dut berak nahi ez izan arren?
Neska bat sexu-harremanak izatera derrigortzea eraso sexuala da. Deitu nahi duzun moduan. Agian ez duzu kale bazterrean aurkitu eta bortxatu, agian istorioa ondo zihoan baina berak gelditu nahi izan zuen eta zuk ez zenion kasurik egin. Baina, berak nahi ez zuen harremanen bat izatera derrigortu baduzu, presionatu baduzu, abusatu egin duzu. Gau bateko istorioa izan ala ez, berak zuk adina eskubide du erabakitzeko zer nahi duen egin eta zer ez, noiz eta nola nahi duen egin. Eta zuk ere eskubidea duzu zerbait ez egiteko. Adostutako sexua joko dibertigarria da, ez da botere-jokoa .

- Erasoak izan dituzten neskak erasoen bila ibili dira, izan duten jokaerarekin?
Isilik egotea denok erabiltzen dugun indarkeria da, agerian ez dagoena. Indarkeriaren biktima izandako lagunei laguntzen ez diegunean, gertatutakoaren errudun neskak egiten ditugunean, harreman ugari dituzten neskak kritikatzen ditugunean, neskak txarto tratatzen dituzten mutilak ez ditugunean kritikatzen, neskak txarto tratatzen dituen laguna duzunean eta ez duzunean ezer esaten, pentsatzen dugunean neskek eta mutilek ez dugula eskubide berdinik. Gure isiltasunak desberdintasunaren eta genero-indarkeriaren laguntzaile egiten gaitu.

NON, NOIZ eta NOLA ematen da genero indarkeria

NESKAK

¿Pentsatu izan dut behin edo behin....

- ... Nahiko nuke nik lagunaren segurtasuna izan, beti egiten du nahi duena eta?
Agian, izango duzu lagunen bat asko ligatzen duena, berak nahi duenarekin. Suerte handia duela pentsatzen duzu. Eta inbidia duzu zeuk ez duzulako lortzen. Agian, ez da suerte kontua; agian, laguna zu baino seguruagoa da, mugak jartzen daki, ezetz esaten daki inolako arazorik gabe, benetan daki zer nahi duen. Inbidia baduzu, zuk ere horrelakoa izan nahi duzulako da. Ez da hain erraza jakitea zer nahi duzun, baina, zergatik ez? Seguruenez, zure burua hobeto ezagutzen baduzu, (zer nahi duzun, zer behar duzun, zer duzun gustuko, zer nahi duzun egin), ausartu egingo zara eskatzen, exijitzen, nahi duzuna bilatzen, ez duzuna nahi baztertzen, egoera deserosoengandik urruntzen, derrigortuta ez sentitzen.

- Lagunek istorio itogarriak badituzte mutilekin, erratuta daude?
Neska askok harreman "toxikoak " izaten dituzte gaizki tratatzen dituzten mutilekin, nahiz eta harremanok noizbehinkakoak izan, eta buru belarri maitemintzen dira. Batzuetan, desagertu egiten da, gaizki ikusten duzu, gauza asko galtzen ari da mutilari hain engantxatuta egotearren, eta harremanak ez dio ezer baikorrik ematen. Zorionak, konturatzearren horrelako harremana ez dela harreman ona! Berari ere komentatu, egoeraz pentsa dezan. Eta gogoan izan lagunentzat nahi ez duzuna, zuretzat ere ez duzula nahi. Errazagoa da horrelako gauzez konturatzea besteei gertatzen zaizkienean, eta ez zeuri,. Beraz, jarraitu zure eskubideak argi izaten harremanetan !!

- ... Nahi ez nituen gauzak egin izan ditut, besteen aurrean ondo gelditzeko.
"Berarekin ", ederrenarekin, matxoteenarekin, ligatzea lortzearren, denek nahi duten mutilarekin lehiatzearren, nahi gabe, egin nahi ez dituzun edo gustuko ez dituzun gauzak egiteko kapaza izan zaitezke. Kontuz ibili eta ez sartu jokoan. Ligatzeak ez dauka zertan lehiaketa izan. Txarto pasatzen baduzu edo min ematen badizu, hain garrantzitsua da besteek inbidia izatea? Egon gustura zure buruarekin eta egin nahi duzuna, horixe da eta garrantzitsua.

- ... Egoten naizen mutil guztiak berdinak dira, eta denek tratatzen naute txarto?
Ez, mutil guztiak ez dira berdinak, neska guztiak berdinak ez zareten moduan. Parrandan ligatu izan dituzun mutil guztiak molde berekoak badira "gaiztoak, txuloak " pentsatu apur baten: zergatik ote da? Denak horrelakoak direlako edo ligatzen dutenak horrelakoak direlako, "erakargarriak " horrelakoak direlako? Mutil on asko ezagutzen dituzu, lagunak dira eta edozerez hitz egin dezakezu beraiekin, konfiantza duzu eurengan. Eta beste horrenbeste mutil on dago, ligatzen ezagutzen ez dituzunak, ez direnak ateratzen "irabaztera " . Saiatu horrelako mutilak ezagutzen. Argi baduzu zerbait hobeagoa merezi duzula, zure eskubideak argi badituzu, laster ikusiko duzu egon badaudela.

- ... Ez dut gustuko lagunak horrenbeste ligatzea, pentsatzen dut horrelako jokaerarekin inork ez duela errespetatuko?
Sarritan, asko ligatzen duten neskek irain ugari jasotzen dituzte, bai nesken partetik, bai mutilen partetik. Kultura matxistak eta sexistak denon gain du eragina, gizartean bizi gara eta. Izan ere, jaio ginenetik jaso dugu ideia horien eragina. Iritzi horien arabera, mutilak, berez, promiskuoak dira eta neskek leialak izan behar dute, sena kontrolatzen dute, bai beraiena, baita mutilena ere. Hori dela eta, neskek mutilak baino irain gehiago jasotzen dituzte. Kapaza zara iritzi horiek direla eta, "txipa " aldatzeko?

- ... Nahi ez izan arren, egon izan naiz mutil batekin nire jokaerarekin "probokatzen " nenbilelako?
Batzuetan, sedukzioa eta jokoan sartzea ez da batere erraza izaten neskontzat. Mutil bati begira edo berarekin dantzan ondo pasatzen ibili eta gero, berak pentsa dezake "dantzan baino zerbait gehiagotan " ibili zarela, eta justifikazio hori erabil dezake, "ni probokatzen ibili zara " la, berak esandakoa egiteko, berarekin joateko esateko, sexua praktikatzera derrigortzeko, "bero-bero eginda utzi duzulako ", indarkeriaz jokatzeko. Baina ez pentsatu arrazoia duenik, ez pentsatu nahi duena eman behar diozunik. "Probokazioa " bere buruan dago, eta zu ez zara derrigortuta sentitu behar ezer egitera, zuk beti duzu eskubidea aukeratzeko norekin egon nahi duzun eta norekin ez, eta beti duzu ezetz esateko eskubidea.

- ... Erasoak izan dituzten neskak erasoen bila ibili dira, izan duten jokaerarekin?
Isilik egotea denok erabiltzen dugun indarkeria da, agerian ez dagoena. Indarkeriaren biktima izandako lagunei laguntzen ez diegunean, gertatutakoaren errudun neskak egiten ditugunean, harreman ugari dituzten neskak kritikatzen ditugunean, neskak txarto tratatzen dituzten mutilak ez ditugunean kritikatzen, neskak txarto tratatzen dituen laguna duzunean eta ez duzunean ezer esaten, pentsatzen dugunean neskek eta mutilek ez dugula eskubide berdinik. Gure isiltasunak desberdintasunaren eta genero-indarkeriaren laguntzaile egiten gaitu.

martes, 22 de diciembre de 2009

Babesteko aginduaren edukia

Guardiako epaileak izango du, gertakarien larritasunaren arabera, ondoren azaltzen diren kautelazko neurriak, penalak eta zibilak, hartzea:

Zigor arlokoak (penalak)
-Behin-behineko espetxeratzea
-Hurbiltzeko debekua
-Elkarrekin bizitzeko debekua
-Komunikatzeko debekua.
-Armak kentzea
...

Zibilak
-(Biktimak edo haren legezko ordezkariak eskatu behar ditu, eta, gainera, behin-behingoak dira; izan ere, hogeita hamar eguneko epean berretsi, aldatu edo ondoriorik gabe utzi beharko dira Zibil arloko epaile baten aurrean).
-Familiaren etxebizitzaren erabilera
-Seme-alabekiko zaintza, bisita, komunikazio eta egonaldi erregimena ezartzea.
-Mantenua emateko erregimena
...
Informazio gehiago juztizia.net-en.

Zer egin etxeko indarkeria dagoenean?

Eraso fisiko eta psikiko guztiak legean daude zigortuta (delitu edo falta gisa), eta, beraz, salatu egin behar dira.
Biktimak, edo gertakariak ezagutzen dituen edozein pertsonak jar dezake salaketa hurbilen dagoen guardiako epaitegian (eguneko 24 ordutan dago irekita hiru hiriburuetan: Bilbon, Donostian eta Gasteizen) edo polizia-etxean, eta aurkeztu izanaren frogagiria eskatu behar du. Komenigarria da salaketa jarri baino lehen, Biktimari Laguntzeko Zerbitzura joatea, aholkuak jasotzeko.
Salaketak ahalik eta argiena eta osoena izan behar du, eta ondorengo datuak adierazi behar dira: salatutako gertakariak, datak, lekua, lekuko posibleak eta gainerako datu interesgarriak, judizioan frogagiri gisa erabil daitezen.
Lesio fisikoak egonez gero, ahalik eta azkarren (baita salaketa jarri baino lehen ere) Zentro Mediko batera (hurbilen dagoen osasun zentrora edo hurbilen dagoen ospitaleko larrialdietako zerbitzura) joatea da normalena.Garrantzitsua da medikuak egindako azterketaren ziurtagiria eskatzea ondorengo polizia-prozedurarako. Hala eta guztiz ere, epaitegiko medikuak aztertuko du biktima.
Biktimak bere osotasunaren eta/edo seme-alaben osotasunaren beldurra badu, senar-emazteen bizilekua utz dezake, eta 30 eguneko epean banantzeko izapideak has ditzake (neurriak, banantze-demanda, etab.) Egoera horietarako laguntza-baliabideak daude Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Komeni da biktimak, konfiantzazko abokaturik izan ezean, abokatu batengana jotzea aholkularitza publikoa jasotzeko.
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoek arlo honetan behar bezala trebatutako abokatuen txanda zehatz bat sortu dute, tratu txarren biktimei eta etxeko indarkeriaren biktimei laguntzeko. Txanda horiek direla-eta biktimen zerbitzura daude 24 ordutan; abokatuak zigor-arloko prozeduretan eta ezkontzari buruzko prozeduretan hartuko du parte.Era berean, Abokatuen Elkargoek, Foru Aldundiek eta Udaletxeek biktimaren esku jarriko dute biktimek behar dituzten asistentzia-baliabideei (abegi-pisuak, laguntza ekonomikoak, etab.) eta baliabide juridikoei buruzko informazioa.Hiru hiriburuetako Justizia Jauregietan (Bilbon, Donostian eta Gasteizen) ere badaude Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak (BLZak), eta beharrezko asistentzia, laguntza eta informazioa eskainiko zaie bertan biktimei.
Komeni da gertakariak lehenbailehen salatzea, epaileak gertakari horien berri duenean, kautelazko neurriak har baititzake biktima babesteko eta arrisku zehatzak saihesteko. Neurri horien artean kautelazko neurri hau nabarmentzen da: erasotzaileari biktimarengana hurbiltzeko edo biktimarekin komunikatzeko (pertsonalki, telefono bidez, idatziz eta beste edozein bide erabiliz) jarritako debekua, epaian zehaztutako denboran zehar.Erasotzaileak agindu judizial hori bete ezean, erantzukizun penalak (tratu txarretatik erator daitezkeen erantzukizunez gain) izango ditu, baita behin-behineko espetxeratzea ere.
Salatutako gertakarien larritasuna eta erasotzailearen arriskugarritasuna kontuan hartuta, instrukzioko epaileak, erasotzaileari entzun ondoren, behin-behineko espetxeratzea erabaki dezake, edo, behin-behineko askatasuna lehen zehaztu dugun urruntze-neurriarekin.

lunes, 21 de diciembre de 2009

Indarkeria psikologikoa

Zaila da onartzea zure mutil-lagunak indarkeria psikologikoa erabiltzen duela; Zaila da onartzea zure neska-laguna kontrolatzen ari zarela, eragina izatetik kontrolatzera pasatu zarela.

INOIZ PENTSATU DUZU HONELAKORIK?

- Beste mutil batzuekin ere gertatu zait; behar bada neuk daukadan arazoa da.
- Beste mutilek ere horrela egiten dute, beraz, neskaren arazoa izango da, ez neurea.
- Mutil hau oso burugogorra da, harroa, erratzen denean ez du onartzen...baina pertsona ona da.
- Hau neska, hau! ...Eztabaidan hasten denean...! Ezin dut jasan, eta batzuetan...
- Zer uste du ba mutil honek? Berak nire telefonoa hartu eta arakatu egiten badu neuk berdin egingo dut, bere telefonoa hartuko dut eta kontrolatu. Bai horixe! Berdintasuna!
-Orain jakingo du neska horrek jakin beharrekoa!

Honelako burutazio ugari topa ditzakegu, baina badago bat oso arriskutsua, arriskutsuena: neskek pentsatzea maitasuna euren armarik boteretsuena dela, eta mutilaren jokabide oker horiek horrela arinduko dituztela, maitasunaz

Indarkeria sexu bereko bikoteetan

Orain arte, nesken eta mutilen arteko harremanez aritu gara, harremanak noizbehinkakoak izan ala ez. Baina indarkeria sexu bereko bikoteetan ere ematen da. Gizarte heterosexualean aurreiritzi ugari daude oraindik, eta sarri, ukatu egiten da emakumeak ere erasotzaile izan daitezkeenik eta gizonezkoak ere biktima izan daitezkeenik.

Horietako bikoteetan inbisibilitate handia eta mito asko daude: Gutxi ezagutzen ditugulako edo beraiei buruz gutxi hitz egiten dugulako, aurreiritzi ugari ditugu. Hori dela eta, batetik, pentsa dezakegu harreman horietan denak izan behar duela hobeagoa edo, bestela, pentsa dezakegu indarkeria egon badagoela baina ez direlako harreman normalak.

Sexu bereko pertsonen arteko harremanak harreman heterosexualen moduko normalak dira eta besteenak moduko zailak jorratzen.

Gay edo lesbiana bazara, agian pentsatuko duzu arazo gabeko harremana izateko derrigortasuna duzula, berez delako gogorra gay edo lesbiana izatea gizarte honetan. Pentsatzen baduzu ezin duzula edozein bikotek dituen arazo normalei buruz hitz egin, agian onartu egingo dituzu nolabaiteko indarkeriazko jokaerak.

Desberdintasuna bikotean ez da desagertzen kideak sexu berekoak direlako. Berdin-berdin ager daitezke menderatze eta menpekotasun egoerak. Gizonezkoak eta emakumezkoak gizarte berean gaude gizarteratuta, eta azalean daramatzagun patroiak erreproduzitu egiten ditugu gure bikotekidearekin, pentsaturik gurea dela. Geuk dakigu nola jokatu "behar " duen, gure ustez zuzenak diren estereotipoen arabera.

Beldurra diozu eztabaidari edo zure harremanean indarkeria dagoela onartzeari? Beldurra diozu lesbianak eta gayak gaixoak eta arraroak direla esaten duen estereotipoa indartzeari? Beldurra diozu inguru heterosexualean zu baztertzeari? Beldurra diozu lesbianek eta gayek zu baztertzeari? Beldurra diozu tratu txarrak jasan dituzula onartu eta esaten baduzu, zure joera sexuala agerian uzteari, oraindik esan gabe duzulako?

Tratu txarrak izan badituzu:

- Ez egin ezer pasatuko ez balitz moduan. Hitz egin baten batekin. Tratu txarrak eman dizkizunaren botere zati bat zure isiltasunean babesten da. Sarritan, biktimak lotsatuta egoten dira eta ez dute nahi inork beraien barneko arazoen berri izaterik.

- Nahiz eta egoera horiek zailak izan, ez pentsatu ezin duzunik ezer egin, ez duzunik babesik tratu txarrak ematen dizkizunaren aurrean.

- Ez egon bakarrik. Bakardadea tratu txarren aliatua da. Eskatu laguntza etxekoei, lagunei edo hurbilen duzun LGTB elkarteari.

- Aldez aurretik planifikatu zer egin behar duzun erasoren bat izanez gero.

- Salatzea planteatu. Nahiz eta eragozpen sozial eta legal ugari izan, nahiz eta beldurra izan, ez egon isilik. Salatzea indarkeriazko girotik ateratzeko pausua da.

- Lesbiana bazara, tratu txarrak izan dituzten emakumeentzako baliabideak zuretzat ere badira.

martes, 15 de diciembre de 2009

Emakumearen egunaren aintzindaria


1910tik ospatzen da Nazioarteko Emakumeen eguna, Copenhagen horrela izendatu zutenetik Emakume sozialistek euren nazioarteko biltzarrean, eta gero mundu guztian zabaldu zen.

Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko borroka jardunaldi sortzea zen helburua. Ordutik emakumeen eskubideak asko hobetu dira, baina, estadistiken arabera, emakume eta gizonen arteko desberdintasun egoera mantentzen da zenbait gaietan. Hala nola: pobreziaren feminizazioa, zaintzaren ardura eta horrek suposatzen duena emakumeen bizitzan, denbora librearen erabilera, soldaten desberdintasunak, langabezi handiagoa, eta abar.

Emakumeen egoera munduan

Osasunaren Munduko Erakundeak kaleraturiko datu guztietatik, hamar
aukeratu ditugu:
 Herrialde gehienetan, emakumearen bizi iraupena gizonezkoena
baino altuagoa da. Baina bizi osasungarria urte gutxiagotan
disfrutatzen dute.
 Afrikako Sahara Hegoldean HIESren birusaz kutsaturik dagoen
biztanleriaren %74 emakumeak dira.
 Beren gizon bikoteengandik gutxienez %15ak jasan du
biolentzia fisikoa edo sexuala. Lurralde batzuetan, portzentaia
hau %71raino iristen da.
 15 urte bete aurretik bost emakumetik batek bortxaketa sexual
bat jasan duela ziurtatzen du.
 Urtero 18 urte baino gutxiagoko 10 miloi neska ezkontzen dira.
 Urtero, 14 miloi nerabe izaten da ama.
 Egunero 1600 emakume eta 10.000 jaioberrir hiltzen dira;
haurdunaldi eta erditzerako gaixotasun hauek saihestu daitezke.
 Haurdun dauden emakumeetatik %5a bakarrik lor dezake
malariagandik babesteko botika.
 Urtero, etxeko suteen ondorioz hiltzen diren 1,5 milioi
pertsonetatik gehiengoa emakumeak eta haurrak dira.
 Bularreko minbiziak 500.000 emakume hiltzen ditu urtero.
Umetoki-lepoko minbiziak berriz, 270.000. Guzti hauetatik %80
txiroturiko herrialdeetan bizi da.

lunes, 14 de diciembre de 2009

Genero indarkeria Pakistanen

Erakusketa honetan genero indarkeriaren ondorio krudelenetako bat dugu ikusgai: azidoz erretako emakumeen aurpegiak; alegia, nortasunaren, aurpegiaren, hazpegiaren erabateko suntsipen fisikoa. Emilio Morenattik salaketa aireratzen du oso latzak diren baina aldi berean errespetuz eta zirraraz egindako argazki hauen bitartez; izugarriak izan arren, samurtasunez beterik dauden irudion bidez. Ez da lan erraza baina egin beharra dago, gizakiaren alderdi ilunaren zati da eta.


Oinarrizko 10 arau genero indarkeria ez onartzeko

1. MAITE ZAITUDALAKO, PAREKO NAHI ZAITUT

Bikotea bi dira, parekoak, nire parean dena, ez gorago, ez beherago. Berdintasuna ez da moda bat, edo aste barruan ordu batzuk erabili eta asteburuetan eta oporretan ahaztekoa. Horrelako berdintasunak ez digu lagunduko bikote-harreman onak izaten.

2. ERASOA EZ DA INONDIK INORA ERE NORMALA, EZ FISIKOA, EZ SEXUALA, EZ PSIKOLOGIKOA.

Ezin dugu pentsatu beroaldia izan denik, pasatuko denik, ez zela horrenbesterako izan, Desberdintasunak eta zailtasunak normalak dira, gatazkak onak dira harremanak sendotzeko, baina horrek ez du zerikusirik indarra erabiltzearekin, kontrolatzeko nahiarekin, gainetik zaudela erakustearekin..

3. EZ DAGO ERRESPETU GABEKO MAITASUNIK

Gure bikotekideari errespetua eskatu behar diogu. Gure harremanean, bikotekidea aintzat hartu eta zaindu egin behar dugu eta, baita, gu geu ere aintzat hartu eta zaindu egin behar gaitu.

4. BETI DAGO EZ ERASOTZEKO AUKERA

Erasotzen duen pertsonak aukeratu egiten du erasotzea, pentsatzen duelako ahal duela egin eta egiteko eskubidea duela. Neskok zein mutilok kontrolatu egin dezakegu gure jokaera. Agresibitatea egoki bideratzeak gure eta bestearen autoestimua finkatzen ditu, indartu egiten gaitu eta lasai eta ondo sentitzen gara.

5. MAITASUNAK GEHITU ETA BIDERTU EGITEN DU

Maitasunak ez du kentzen edo zatitzen. Nire izaerari uko egin behar badiot harremana mantentzeko, zerbait ez dabil ondo, batere ondo. Bikotean, batek baino ez badu zaintzen edo uko egiten, harremana ez dabil ondo. Maitasunak onerako behar du, orduan jakingo baitugu harremanak merezi duela.

6. INDARKERIA EZ DA GAIXOTASUNA

Eraso egiten duten mutilak ez dira gaixoak; beraz, ez dira sendatzen. Gaixotasunak tratatu egiten dira, batzuek onera egiten dute eta besteek ez. Mutil batzuek, dituzten ideiengatik, emakumeen gainetik daudela pentsatzen dute. Hori dela eta, jo egiten dituzte... boterea eta kontrola lortzeko. Horren aurrean, tratamendurik onena ospa egitea da. Tentagarria da pentsatzea ideia eta jokaera txar horiek hitz eginda, negoziatzen, promesekin konponduko direla, eta nahi bai horrela balitz, baina errealitateak dio horrelakoetan ez dutela balio.

7. MAITASUNA EZ DA INDARKERIAREN ANTIDOTOA

Indarkeriaren antidotoa indarkeria Eza da. Ez alferrik galdu zure indarrak zeure buruari galdetzen zergatik egiten duen hori maite bazaitu. Ez suposatu ezer, maitasun-harremana lana da, zoragarria eta gogorra, on egiten diguna. Gezurra da: maite zaituenak ez dizu negar eragiten; barre eragiten dizu, pentsatzea eragiten dizu. Ez pentsatu baten bat asko maite baduzu, bere jokaera aldatzea lortuko duzunik. Seguruenez, lortuko duzuna izango da denbora alferrik galtzea eta zure sufrimendua handitzea.

8. INDARKERIA JASATEAK EZ DU INOLAKO MERITURIK

Zure harremanean indarkeria agertu bada, normala da gauzak aldatzea nahi izatea. Ulertzekoa da hobetzen saiatzea era askotara, baina, pentsatu apur baten, noiz arte jarraituko duzu horrela? Egin kontuak: harremanak suposatzen dizkizun sakrifizioak eta galera guztiak zenbatu (lagunak, denbora, autoestimua, naturaltasuna, ilusioa...) eta argi ikusiko duzu kontuek ez dutela koadratzen.

9. MAITASUNAK EZIN DU DENA LORTU

Maitasuna sentimendua da eta urik egiten ez bazaio, sikatu egiten da. Maitasunak zaintza behar du, samurtasuna, pasioa, eta berari esker, bizitzako une zailak gainditu egiten ditugu. Baina, maitasunak ez du mirarik egiten, ez du izaera erasotzaileak aldatzen, ez du harreman txarrak hobetzen, ez du aldatzen arazoa duenik onartzen ez duena.

10. INDARKERIA EZ DA HUSKERIA

Indarkeria jasaten duten neskak ez dira tontoak, edo ahulak eta, behin edo behin, beraiek ere pentsatu izan dute hori " besteei " gertatzen zaiela, eta ez beraiei; Ez zitzaien burutik pasatu tratu txarrak jasatea. Are gehiago, beraiek ere pentsatu zuten: niri horrelakorik gertatuz gero, ospa egingo nuke... horrelako tipoari ez diot nik txikienik ere onartuko! Ba, ederto. Dirudienez, ez dugula jasango pentsatzeak ez gaitu babesten erasoen aurrean. Indarkeria jasaten duten emakumeak hondamenezko harremanean daude murgildurik, batzuetan konturatu ere egin gabe. Bikotekideari lotzen dion soka ez dago maitasunean oinarrituta, kontrolean baizik.

viernes, 11 de diciembre de 2009

Emakunderen kanpainia

Emakundek eta EUDELek Berdinsarearen barruan, eta Barne Saileko Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzak sustatuta, aurtengo azaroaren 25eko kanpaina, Emakumearen kontrako Indarkeriaren aurkako Egunarena, gazteei zuzenduta egongo da, neska gazteei batez ere. Kanpainaren helburua emakume gazteen aurkako indarkeria prebenitzea da. Kanpainaren sorkuntzan parte hartze handia izan dute gazteek, izan ere, gazteon mezua jaso nahi baitzen kanpainia honetan. Beste berezitasun ere badu kanpaina honek, neska talde batek, Eutsi musika taldea osatzen dutenak, kanta bat konposatu dute kanpainiarako, larunbat honetan grabazioa egin zen Legazpin. Bertara gonbidatuak izan dira hainbat gazte, bideoan partu hartu dezaten. Aurtengo kanpainian ere ''puntu hila''-ren erabilera egingo da emakumeen kontrako indarkeriari ezetz esateko, eta kanpainian murgilduta dauden hiru erakundeek gonpidapenak luzatu ditzakete enpresa, entitate, erakunde eta komunikabideei, azaroaren 25ean puntu lilaren erabilera egiteko.

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Genero indarkeriaren kontrako legea onartu du Espainiako Parlamentuak

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko asmoarekin PSOEk
prestatutako legea onartu zuen atzo Espainiako Parlamentuak. Talde
parlamentario guztiak legearen aldeko botoa eman zuten. PPk izan ezik,
gainerako talde parlamentarioek PSOEren lege proiektuari jarritako 400dik gora
zuzenketak kendu zituzten, ahalik eta kontsentsu zabalena lortu asmoz.
Espainiako Parlamentuak atzo onartutako testua Senatuak berretsi behar du
orain, eta IUko idazkari nagusi Gaspar Llamazaresek aurreratu duenez, bere
talde parlamentarioak egindako zuzenketak bertan eztabaidatzeko asmoa du.
Beste talde parlamentario batzuek antzeko bidea jarraituko dutela azaldu zuten.
Dena den, legea onartu bezain laster, parlamentari guztiak tente jarri eta
txaloka hasi ziren, emakumeen kontrako indarkerian «aurrerakada handia» egin
dela aitortzen baitzuten talde parlamentarioek.Espainiako Gobernuaren ardura
hartu bezain laster, emakumeen kontrako indarkeriaren legea egiteko asmoa
zeukala azaldu zuen Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak. Berehala hasi
zituzten tramiteak, eta Parlamentuak azkar onartu du legea. Hain zuzen,
horrenbesteko garrantzia daukan legea «hain azkar» onartu izana kritikatu dute
zenbait talde parlamentariok, besteak beste, EAJk. Ia eztabaida egin gabe
onartutako legea dela azpimarratu zuen Margarita Uria EAJko parlamentariak.
Mehatxu eta indarkeria erabiltze arinengatik gizonei emakumeei baino zigor
handiagoa ezartzeak talde parlamentario askoren kritika ekarri du batez ere
PPrena, Espainiako Konstituzioaren kontrakoa delako. Hala ere, PSOEk puntu
horri eutsi dio.
Bestalde, agerraldiak hasi ziren, atzo, emakumeen aurkako indarkeria aztertzen
ari den Eusko Legebiltzarreko lan talde berezian. Bizkaiko Abokatuen Elkargoko
Juana Balmaseda aritu zen atzoko saioan.
Taldekide sozialista Gemma Zabaletaren esanetan, «arazoarekin zerikusi zuzena
duten pertsonen agerraldiak» izango dira datozen asteetan.

Honakoak izango direla lehenengo urratsak adierazi zuten Espainiako Parlamentutik;
Lana: Lanorduak murrizteko, urrun dagoen lantokira ez joateko eta lanpostua gordeta lana
uzteko eskubideak onartzen zaizkio biktimari. Azken bi kasuetan, langabezia kobratuko du.
Lan barneratzea: Biktimak lan munduan barneratzeko programa sortuko da, errenta aktiboa
jasoz. Programa betetzerik ez duten biktimek diru laguntza jasoko dute. Daukaten adinaren eta
familia arduraren araberakoa izango da.
Lanuzteak: Erasoek eragindako lanuzteengatik ezintasun prestazioa jasotzeko
eskubidea izango du biktimak.
Formazioa: Erasoak jaso dituzten emakumeek, formazioa eskuratzeko diru laguntzak izango
dituzte.
Etxebizitza: Babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko lehentasuna izango dute biktimek.
Hobariak: Erasotutako emakumeak kontratatzen dituzten enpresek hobariak jasoko dituzte.
Homologazioa: Biktimek jasoko duten tratamendua eta izango dituzten baliabideak erkidego
guztietan berdinak izan daitezen, zerbitzuen homologazioa egingo da.
Zentroak: Gaur egun dauden biktimak jasotzeko zentroak, errekuperazio osorako zentroak
bihurtuko dira. Laguntza psikologikoa, gizarte laguntza, hezkuntza eta bestelako zerbitzuak
eskainiko dizkie biktimei.
Segurtasuna
Sail espezializatuak: Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak sail espezializatuak sortuko
dituzte. Era berean, tokian tokiko poliziekin elkarlanean aritzeko bideak zabalduko dira.
Administrazioak: Elkarren artean laguntzeko neurriak hartuko dira.
Erasotzaileak birgaitzea: Emakumeen kontra indarkeria erabiltzeagatik zigortuek birgaitze
programetan sartzeko aukera izango dute.
Arma baimena: Emakumeen kontra indarkeria erabili dutenek ezingo dute arma baimenik izan.
Epaitegiak: Emakumeen kontrako indarkeriarekin zerikusia duten gaiak hartuko dituzten 400
epaitegi baino gehiago sortuko dira.
Fiskaltza berria: Genero indarkeriaren kontrako fiskaltza sortuko da.
Zigorrak: Mehatxu arinengatik, 6 eta urtebete arteko zigorra izango da. Indarkeria erabiltze
arinek, 6 eta 18 hilabete arteko zigorra izango dute. Zauriak eragiteagatik, 2 eta 5 urte arteko
zigorra. Familiakoei ere eraso edo mehatxuak egin dizkiela frogatzen bada, erasotzaileak bere
seme-alabak ikusteko eskubidea galduko du.
Hezkuntza.
Irakasgaia: Berdintasunerako eta genero indarkeriaren kontrako irakasgaia sortuko da.
Bigarren Hezkuntzan emango da, eta hiru hilabeteko iraupena izango du.
Erakundeak
Erakunde berriak: Genero indarkeriaren kontrako Gobernuaren Ordezkaritza sortuko da.
Espainiako Arartekoari lotutako sail espezializatua sortuko da. Halaber, Gobernuaren lana
neurtuko duen eta neurri berriak proposatuko dituen pertsona independenteez osatutako
behatokia sortuko da.
Osasuna
Protokoloak: Emakumeen kontrako indarkeria kasuak ahalik eta azkarren ikusteko, osasun
protokoloak zehaztuko dira. Osasungintzako langileei formazioa eskainiko zaie.
Bestelako neurriak
Informazioa kanpainak: Sentsibilizaziorako eta prebentziorako kanpainak egingo dira.
Publizitatea: Emakumeari burla egiten dion irudiak erabiltzen duen publizitate kanpainak isuna jaso dezake.

Berria egunkaritik ateratako berria.

Kopenhageko tangak


Jose Mari Pastor publizitate sexistari buruz Berrian idatzitako artikulua.

Zoriontasuna: a) Motoan zoazela bizkarrean neska baten titiak sentitzea. b) Emakume batek bere lagun Elenak baino brontzeatu hobea duela ikustean sentitzen duen plazera. c) Gizonezko bati pizten zaion harrotasuna, ondokoek baino zakil handiagoa duela ohartzean. d) Mutilek neska baten tanga begiztatzen duten bakoitzean izaten duten gorakada.

Halaxe definitzen du egoera idiliko hori edari baten publizitateak. Udako iragarkia da telebistan. Albano eta Romina Power bikote zoriontsuak alaba desagertu aurretik aireratzen zuen melodian oinarrituta dago, hitzak aldatuta: haiek felicidad esaten zuten; orain feliciKas kantatzen da, felicitas edo zoriontasuna zer den adierazteko.

Edari enpresa horren arabera, iragarkiko une gozo horiei darien sentsazioa da zoriontasuna. Bai, gure berraitonaren berraitona zuzen zegoen: taketaren tamaina da garrantzitsuena, sexologo eta psikologo modernoek kontrakoa sinetsarazi nahi diguten arren. Iragarkian dutxan dagoen mutilak badaki. Alde bietan bera baino handiagoak diren gizonak ditu, baina ezker eta eskuin begiratu eta ohartu egin da bera dela zoriontsuena, berea baita zakil handiena. «Nirea bai paketea! Zuek bai paketeak!». Akabo Rocco Siffredi, Manuel Ferrara edo Nacho Vidal ez garenon zoriontasuna. Tangak begiratu beste erremediorik ez dugu, Jaurlaritzak subentzionatutako Euskal Pie 7ko nerabe gosetuen pare.

Iragarkiak kutsu informala du, udarako egokia. Uda baita zoriontasun saltzaileek paradisua hurbilen jartzen diguten sasoia: atsedena, eguzkia, hondartza, gorputza hibernaziotik esnatuta eta gori, burua bor-bor. Hala ere, sintomatikoa da felicitas hori sexu bakoitzaren arabera nola definitzen den: gizonen zoriontasuna sexuari lotua da beti. Emakumeena, berriz, itxurari; horientzat, iragarkiko Elenak baino kolore hobea izatea da helburua. Tanga Elenak baino dotoreago luzitzea, gizonen zoriontasunaren pizgarriak izateko. Oso freskagarria.

Iragarkian bi neska irtengo balira mutil baten beheko tontorrari begira, gustu txarrekoa izango litzateke, askoren ustez. Baina bi mutil lerdea dariela, ez. Normala da: sexuari dagokionez, gizonezkook txerri adurtiak omen gara; emakumezkoek ez omen dute sekula santan sexuaz pentsatzen, ezta beltz gazte baten gorputz gihartsua ondotik pasatzen denean ere. Ai ama! Argi esanda: emakumeen zoriontasuna beste emakumeak baino politagoak, desiragarriagoak izatea da; gizonena hankartean zakil handia izatea, eta begietan tanga txikia.

Tanga, zoriontasunaren ikurra, era batera edo bestera, batzuetan modu diskretuagoan bada ere. Iaz bi neska ikusi nituen Kopenhageko jantzi-denda bateko kutxan. Itxuraz musulmanak ziren, gorputzak goitik behera estaliak zituzten. Batak buruzapia zuen; besteak, nikaba, soilik begiak airean. Aldamenean, tiranteak eta zilborra airean zituzten gazteak. Bi neska musulmanen eskuetan, bina edo hiruna tanga. Nire lehenengo erreakzio mendebaldarra: zertarako nahi dute hauek tanga bat? Ez nuen ulertzen. Inozoa! Niri gorputz horien gaineko voyeurismoa ukatu izanak ez zuen esan nahi haientzako tangarik ez zegoenik, ezta beste morroi baten begiek ikusiko ez zutenik ere. Kontsolamendu bakarra nikaba jantzia zuen emakumea irudikatzea izan nuen, intimitatean zoriontasun puska bat eskaintzen bere gizonari, only for your eyes, hark Kas bat eskuan gozatzen zuen bitartean. Felicitas.

Genero indarkeriaren aurkako elkarteak

Genero indarkeriaren aurka aritzen diren hainbat elkarte;

http://www.pazparalamujer.org
Puerto Ricoko Koordinakundea, etxeko indarkeriaren aurkakoa
http://www.separadasydivorciadas.org
Emakume banandu eta dibortziatuen elkarteen federazioa. Genero indarkeriaren biktimen zerrenda eskaintzen du esteka batean.
http://www.fundacionmujeres.es
Hainbat proiektu dakar genero indarkeria aurrezaintzeko.
http://www.eurowrc.org
Lakio zuriaren kanpaina, Europan, genero indarkeriaren aurka.
http://www.redfeminista.org
Genero indarkeriaren aurkako erakunde feministen Espainiako sarea.
http://www.mujeresenaccion.com
Emakume hispanoen elkartea, genero indarkeriaren eta bazterkeriaren kontra.
http://www.gva.es
Reina Sofia Zentroa, indarkeria ikertzeko.
http://www.es.amnesty.org/nomasviolencia
Amnesty International, genero indarkeriaren aurka.
http://www.redciudades.org
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako sarea.
http://observatorioviolencia.org
Hainbat albiste eta agiri, genero indarkeriaren gainean.

Medikuaren kontsultan tratu txarren adierazleak

Tratu txarren sintomak:

PSIKIKOAK:

Depresioa.
Nahasmena.
Antsietatea.
Portaera disoziatua.
Anorexia/bulimia.
Somatizazioak.
Trauma-osteko estres sindromea.
Bere burua hiltzeko ahaleginak.

FISIKOAK:

Gaizki definituriko patologiak (buruko mina, bularreko, bizkarreko, sabeleko, pelbiseko mina, lo
egin ezina, palpitazioak, itolarria).
Hainbat tokitan lesioak (buruan, saman, beso eta hanketan, bularrean, sabelean…) Ubeldurak, urradurak, hematomak, ebakiak edo hausturak.
Minusbaliotasun iraunkorrak.

BIKTIMAREN JARRERA:

Beldurra, begirada iheskorra, lotsa, erruduntasuna, azalpen hutsalak, kontraesankorrak eta nahasgarriak.

BIKOTEAREN JARRERA:

Arduratsu eta lagunkoiegia.
Gehiegizko axolagabekeria, iraingarria eta/edo ironikoa (ohikoa da erasotzaileak biktima kontsultara laguntzea, hura kontrolatzeko. Kontsultatik irtetera gonbidatu behar dugu).

Emakumeen aurkako indarkeria bizi-zikloan zehar

ALDIA eta INDARKERIA MOTA

Jaio aurrekoa
Sexuaren araberako abortua; haurdunaldian kolpeak ematea.

Umezaroa
Neskak hiltzea; abusu fisiko eta emozionala; urtebetetik beherako neskek elikadura eta tratamendu mediko desberdinak jasotzea, sexu abusua, bortxaketa.

Haurtzaroa
Neskak ezkonaraztea; genitalak ebakitzea; familiakoen eta ezezagunen aldetik sexu abusuak jasotzea; elikadura eta tratamendu mediko desberdinak jasotzea; haurren prostituzioa.

Nerabezaroa
Ikaskideen eta bikotegaien aldetiko indarkeria; arrazoi ekonomikoek bultzatutako sexu harremanak; sexu abusuak lanean; bortxaketa; sexu-jazarpena; derrigorrezko prostituzioa.

Heldu direnean
Bikote gizonak abusua eragiten dio emakumeari; ezkontza barruko bortxaketa; dotearekin loturiko abusuak eta hilketak; ezkontza barruko hilketak; abusu psikologikoa; sexu-jazarpena lanean; sexu-jazarpena; bortxaketa, emakume minusbaliatuen abusua; bortxaketa “gerrako arma” gisa.

Zahartzaroa
Alargun eta emakume nagusien abusua; bortxaketa; bikote barruko tratu txarrak
.

martes, 1 de diciembre de 2009

Genero indarkeria salatzeko egin behar dena

Galderak eta erantzunak

- Nork eska dezake, baina, Babesteko Agindua ?

Ondorengo pertsonak dira Babesteko Agindua eskatzea dutenak: biktima bera edo harekin Kode Penaleko 153. artikuluan aipatutako adeitasun-harremana duen edonor, hau da, ezkontideak edo biktimarekin ezkontzaren antzeko afektibitate-harreman egonkorra izan duen edo duen pertsonak, biktimaren, ezkontidearen edo biktimaren bizikideren seme-alabak, haren ardurapekoak, harekin bizi diren aurrekoak edo ezinduak edo izatez biktimarekiko edo haren bizikidearekiko guraso-aginte, tutoretza, kuratela, harrera edo zaintza harremana dutenak. Epaileak edo Ministerio Fiskalak eskatuta ere egongo da Babesteko Agindua ematea.

- Non eskatu behar da Babesteko Agindua?

Babesteko Agindua zuzenean eska dakieke agintari judizialari, Fiskaltzari edo Segurtasuneko Indar eta Kidegoei, baita Biktimari laguntzeko bulegoetan edo administrazio publikoen baitako gizarte-zerbitzu edo laguntza-erakundeetan ere.

- Nola eskatu Babesteko Agindua?

Babesteko Agindua eskatzeko formulario edo Babesteko Agindua eskatzeko eredua taxutu da, eta ezinbestekoa da horrelako idazkiak zenbait erakundetan egotea: organo judizial guztietan zibil zein penaletan, fiskaltzetan, biktimari laguntzeko bulegoetan, herritarrari laguntzeko bulegoetan, abokatuen elkargoen orientazio juridikoko zerbitzuetan, polizia-bulegoetan eta gizarte-zerbitzuetan eta laguntza erakundeetan.

Nolanahi ere, egongo da eredu hori lortzea interneten bidez, justizia-arloko web orrian ("justizia.net"). Eskabidea betetzeko jarraibideak berarekin batera doaz; nolanahi ere, komeniko litzateke eskabidea jasotzen duen organismoak biktimari berori betetzen laguntzea.

- Zer egin behar da Babesteko Agindu bat jaso ondoren?

Behin Babesteko Agindu bat formalizatu ondoren, berori jaso duen erakundeak kopia bat eman behar dio eskatzaileari, beste bat gorde berarentzat, eta tokiko guardiako epaitegira jatorrizkoa bidali.

- Zenbat Babesteko Agindu izan dezake pertsona batek?

Biktima bakoitzari buruzko Babesteko Agindu bakarra egon daiteke. Aginduaren edukia aldatzea egongo da, salatutako egoera aldatuz gero, baina ez da egongo aldi berean beste Babesteko Agindua egiterik egongo.

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

Ezaugarriak:

Sexu-harremanek libreak izan behar dute, indarkeriarik eta derrigortzerik gabekoak, bai ezkontzan, baita ezkontzatik kanpo ere.

- Beste pertsona batek (emakumeak edo gizonezkoak), gure borondatearen aurka edo adostasunik gabe, sexu-harreman bat inposatzen digunean sexu-askatasuna urratzen da.

- Zigor Kodean delitu gisa zigortzen dira sexu-askatasunaren aurkako eraso horiek, eta urte batetik 15 urte bitarteko espetxe-zigorrak ezartzen zaizkie erantzuleei. Iraupena egintzen larritasunaren, biktimari egindako kalteen eta beste inguruabar batzuen (biktimaren ezaugarriak, erantzukizun kriminalaren astungarriak, kasu zehatza, etab.) araberakoa da.

- Kontuan izan behar da Zigor-arloko Legeak partaidetza-mota desberdinak zigortzen dituela delituetan: egilea, sopikuna edo estaltzailea.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

Salduta!


Emakumeen aurkako indarkeriaren egun internazionala

Gaur azaroak 25 emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egun internazionala da.
Orain dela hainbat urte ospatzen da egun honetan emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egun nazionala baino, ez ahal gara inoiz galdetu zergaitik egun honetan eta ez beste batean?
Data hori aukeratzearen arrazoia hiru emakume borrokatzaileren eraila gertatu zelako da.
Minerva, Patria eta María Teresa Mirabal arreben omenez. Emakume hauek bidezko-gizarte bat lortzeko borrokatzen zuten Dominicar Errepublican eta Leonidas Trujillo, garai horretan D.E. Ren diktadorea zena, hil zituelako 1960ko azaroaren 25ean.
Minerva eta Maria Teresa beren senargaiak espetxera bizitatzera zijoazela beren arreba Patriarekin, Militar Zerbitzuko Inteligentziak bide bakarti batean geldiarazi egin zituen. Militarrek, hiru emakumeak gertuko kanaberadi batera eraman zituzten eta hor tortura gogorrenak egin zizkieten, dominikar historian zehar hilketa lasgarrienaren biktimak izan ziren hiru borrokatzaileak. Geroago, odolez beterik, kolpez txikituak, urkatuak etab. etorri ziren karruan berriro jarri eta amildegi batetik bota zituzten istripu bat simulatzeko.
Mirabal arreben eraila eragin handia izan zuen estatu osoan. Baino balio izan zuen biztanleriaren artean aderri espiritua berri ere berpizteko eta demokrazia bultzatzeko gogoak sutan jartzeko, giza-eskubideak bermatu ahal izateko.
Patria, Maria Teresa eta Minerva emakume ausartak, beren bizitzak arriskuan jarri eta galdu egin zutenak, emakumearen kausa defendatu zutenak, itxaropenez eta indarrez betetzen gaituzte borrokatzen jarraitzeko. Emakume eta gizonen arteko desberdintasu gabeko gizarte bat lortu arte, emakue eta gizonak giza senidetasunean bizi ahal izateko.
Ezin dira ahaztu bizitza galdu duten hainbat ama, ahizpa, izeba, amona, lagun, auzokide, emazte... Emakume guzti ohien ohorez ospatzen da egun hau, eta joan direnak, orain gaudenak eta etorriko direnen esku borroka jarraituko du, gizarte guztietan emakumeen papera inor eta ezeren azpia egon arte.
Gaur emakumeen kontrako indarkeriaren aurka borrokatzera animatzen ditut gizon eta emakume guztiak. Denok kalera berdintasunaren alde!!!!
Gasteiz: Andra Mari Zuria Enparantzan arratsaldeko 20:00
Bilbo: Alde Zaharreko gizarte etxean 20:00
Donosti: Bulebarren 19:30

martes, 24 de noviembre de 2009

Zer egin sexu-eraso baten aurrean?

1.-Hurbilen dagoen ospitalera jo, medikuak aztertzeko (eta azterketa ginekologikoa egiteko). Garbitu gabe eta arropaz aldatu jabe joan.

2.-Oso garrantzitsua da ikerketa judizialerako baliagarria izan daitekeen froga posibleak ez desegitea: esaterako, arropetako aztarnak, gertakarien tokiko aztarnak, biktimaren gorputzekoak, etab.

3.-Salaketa guardiako epaitegian edo polizia-etxean aurkeztu, medikuaren ziurtagiriarekin batera.

4.-Edozein arrazoirengatik, lehendabizi Ertzaintzara edo udal-poliziara joan bazara, beraiek lagunduko dizute ospitalera eta beraiek abisatuko dute epaitegira.

5.-Akusazio partikularra egikaritzeko, komeni da etxeko indarkerian espezializatutako abokatu partikular baten edo txandaz izendatutako abokatu baten zerbitzu profesionalak eskatzea (biktimaren interesen araberakoa izango da) Garrantzitsua da legezko aholkularitza lehenbailehen hastea, gertakarien ikerketa eta delituaren erantzuleen identifikazioa legean ezarritako berme guztiekin egiteko.Dena den, salaketa jarri baino lehen komeni da Biktimari Laguntzeko Zerbitzura joatea, aholkularitza jasotzeko.

6.-Fiskaltzak akusazio publikoa egikarituko du beti, nahiz eta biktima akusatzaile partikular gisa ez agertu.

7.-Komenigarria da bortxaketa edo beste sexu-eraso baten biktimak laguntza psikologikoa eskatzea. Horretarako, zerbitzu hauek daude biktimen esku: Biktimei Laguntzeko Zerbitzua (BLZ), lurralde historiko bakoitzeko Justizia Jauregietan, tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako Foru Aldundiak ezarritako zerbitzuak, udaletako zerbitzuak, etab.
8.-Sexu-erasoen biktimen laguntza psikologikoko gastuei aurre egiteko kalte-ordainak aurreikusten dira Indarkeriazko Delituen Biktimei buruzko Legean.

9.-Biktimak eskubidea du kondenatuarengandik delitutik eratorritako kalte-galera guztien (materialen eta moralen) kalte-ordaina jasotzeko. Erasotzailearen kaudimenaren mende egongo da eraginkortasuna.

jueves, 19 de noviembre de 2009

Genero indarkeria: emakumeen minbizia

Genero indarkeria gaur egungo gizartearen minbizia da. 2004an, bederatzi emakume hil ziren Euskal Herrian, tratu txarren ondorioz. Zerk bultzatzen du zenbait gizon emakumeak erasotzera? Txikitatik ikasten al dira halako portaera bortitzak?

Zoritxarrez, emakumearen aurkako indarkeria eguneroko albiste da. Beraz, gizartean dagoen errealitate beltz baten ispilu da: makina bat emakumek jasaten dute genero indarkeria. Ertzaintzat eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, iaz 2.030 emakumek salatu zuten genero indarkeria Hego Euskal Herrian, hau da: egunero bost batek! Badira, gainera, beldurrak jota erasotzailea salatu nahi ez duten emakumeak. Salatu ala ez, haren eskuetan hiltzen dira batzuk.

Erasotzaileen artean ez dago adinik

Salaketak jarritako emakume gehienak 35-55 urte bitartekoak dira; hala ere, gehienak gazteak dira.

Erasotzaileei dagokienez, ez dago adinik. Hala dio Javier Madina psikologo donostiarrak: "Muturreko kasuetan helduak dira nagusi, baina gazteak ere badira". Madinak erasotzaileekin terapiak egiten ditu, eta dioenez, ez dago erasotzailearen profil psikologiko jakina zehazterik, baina guztiek ezaugarri komunak dituzte: oso matxistak dira, emakumea gutxiesten dute, oldarkorrak dira… "Halako jarrera bortitzak ez dira derrigor haurtzarotik antzematen: Batzuk bortitzak dira txikitatik, familiarekin, lagunekin… eta jarrera hori mantentzen dute bikotekidearekin, eta seme-alabekin. Hala ere, gehienek bizitza normala dute, eta ez dirudi arazoak dituztenik; baina, batzuetan, bortitzak dira bikotekidearekin. Halako erasotzaileak ezin dira aldez aurretik antzeman".

Gizonezkoak etxeko errege

Zerk bultzatzen du pertsona bat ondoko emakumea erasotzera?

Esaten denez, etxean ikusitakoak eragina du pertsonen jarreran eta portaeran. Haur batek, bere ama aitaren menpeko, erabakirik hartzeko gaitasunik gabe, eta besteen gutizien zerbitzura ikusi badu, etorkizunean bikotekidea hala ikusiko duela pentsa daiteke. Madinaren ustez, kasu batzuetan hori horrela da, eta emakumeak gizonezkoak egindako irudiarekin bat egiten ez duenean, matxinatzen denean, orduan sortzen dira erasoak. "Hala ere, erasotzaile asko askeago hezi dituzte. Kontua da, etxean errege izan direla, eta status horri eutsi nahi diotela. Edozein kasutan, emakumea gizonaren zerbitzari izan nahi ez duenean, orduan hasiko dira arazoak".

Beraz, neskak eta mutilak berdintasunean heztea ezinbestekoa da halako portaerak saihesteko. Etxea litzateke landu beharreko lehen esparrua, baina ikastetxean ere lan handia egin behar da. "Gaur egungo neska-mutilek garai batean baino heziketa zuzenagoa dute, baina oraindik ere okerreko portaerak ikus daitezke eskoletan: esaterako, gaztetxo askok mutilek pribilejioak dituztela uste dute".

Berdintasuna ezinbesteko

Azken urteetan, neska-mutilak berdintasunean hezteko eta genero indarkeria aurreikusteko programak abiatu dituzte ikastetxeetan. Esaterako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, "Nahiko" programa abiatu zuen duela bi urte. Bizkaiko ikastetxe batean eta Gipuzkoako hiru ikastetxetan garatzen ari dira programa hori, tartean Idiazabalgo herri eskolan. "Gure eskolan berdintasunean hezi gaituzte, baina zenbait kasutan, mutilek neskak baztertzen dituzte. Gainera, neskak eta mutilak taldeka ibili ohi dira, elkarrekin nahastu gabe. Programa egiten hasi ginenetik hori guztia aldatzen ari da", dio Joseba Arrizabala Idiazabalgo herri eskolako ikasleak. Iritzi berekoa da Maialen Mendizabal ikaslea ere: "Gaur egun, lagun artean neska-mutilak batera ibili ohi gara, nahastuta, eta hori ona da".

Josune Jauregi bertako ikasleak ere begi onez ikusi du ekimena: "Hiru esparrutan lan egiten dugu: ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Neska-mutilek etxean ikusitako eredua errepikatzen dute, eta etxean berdintasunik ez badago, haurrak emakumea gutxietsi dezake. Eskolan, bestelako eredua jasoko du, ordea".

Azken urteetan kasu gehiago

Esan bezala, genero indarkeria eguneroko kontua da. Estatistiken arabera, kasuen bataz bestekoa gora egiten ari da nabarmen. Zergatik? Madinak eman digu erantzuna: "Garai batean, emakumeak isildu egiten ziren, eta ez zuten harremana bertan behera uzten. Azken 30 urtetan, ordea, emakumeen artean bilakaera garrantzitsua gertatu da: emakume asko ez daude halako portaerak jasateko prest, eta genero indarkeria emanez gero, bertan behera uzten dute harremana. Horrek gizonaren portaera bortitza areagotzen du, eta zenbaitetan kasua hilketan amaitzen da".

Eta gizonekin zer gertatu da? "Gizonak atzera geratu dira. Dagoeneko ez dira klan-aren buruzagiak, eta horrek ezinegona sortzen die. Ez dituzte errealitate horri aurre egiteko baliabideak, eta galduta daude", esan digu psikologo donostiarrak.

martes, 17 de noviembre de 2009

Sexu-indarkeria

Sexu-erasotzat jotzen dira, beste pertsonaren adostadunik gabe gauzatzen diren izaera sexualeko jokabide guztiak. Honelako jokabideak hartzen ditu: exhibizionismoa, hitz lizunak, zirriak, laztanak, bortxaketak etab.

Hiru motatako sexu-erasoak beriztu daitezke:

- Sexu-erasoak: Indarkeria edo larderia tarteko direla gertatzen diren erasoak dira. Kasurik argiena bortxaketa da, bortxaketaren forma guztiak. hain zuzen.

- Sexu-abusuak: Indarkeriarik edo larderiarik gabe egiten diren erasoak dira. Hemen sartuko lirateke nahimena edo adimena gutxiagotuta edukitzeagatik baliozko adostasunik eman ezin dezaketen pertsonen aurka egindako abusuak.

- Sexu-jazarpena: Sexu-izaerako erasoak dira, hitzezkoak, hitzik gabekoak edo fisikoa, laneko, eskolako edo antzeko harremanen barruan gertatzen direnak. Honakoak izaten ditu xede eta ondorio: pertsonaren duintasunari erasotzea edo pertsonaren inguruan aurkako giro beldurgarria, laidogarria, umiliagarria eta iraingarria sortzea.

Bestelakorik pentsa daitekeen arren, sexu-erasoak askotan familiartekoengandik edo ezagunengandik etortzen dira.

Sexu-erasoek, kalte fisikoez gain, ondorio psikologiko larriak eragiten dituzte biktimengan. Ondorio horiek luzaroan irauten dute erasoaren ondoren eta eskuarki, laguntza psikologiko espezializatua eskatzen dute gainditu ahal izateko.

Akotan sexu-erasoak ez dira salatzen. Ez salatzen horren arrazoia da orain arte beti izan dela tolerantzia zabala gizartean horrelako jokabideen aurrean, eta elkarrekin lotuta dauden beste eragile batzuk ere badira, hala nola: erasotzaileak zigortu egingo duen beldurra, edo gertatutakoaren errudun joko duten beldurra, gertatutakoa jendearen agerian geratuko den lotsa, familiaren edo gizartearen babesik eza, erasoak biktimaren gogoan eragindako nahastea edo azaldu psikologikoa, informazioarik eza etab.

lunes, 16 de noviembre de 2009

Indarkeria sexistari buruzko oker batzuk

Joan den astean, gure herrialdean berriki gertaturiko eraso sexistarik bortitzenetako biren berri jakin dugu: batean, emakume gazte bat hil du bikotekideak, Santurtzin; bestean, sexu eraso bortzitza egin diote emakume gazte bati, Bilbon. Zoritxarrez, asteroko estatistika askoz ere zabalagoa da, nahiz eta bi gertaera horiek komunikabide guztietan agertu diren, beren gordinkeria eta lazgarrikeria guztiagatik. Seguruenik, herritar asko lotsaturik eta haserre sentituko gara, ikusirik mundu honetan emakume izatea arrisku larria dela oraindik ere. Orain, erasotzaileak salatu eta arbuiatu besterik ezin dugu egin, eta biktimei elkartasuna eta konpromisoa adierazi, baina berandu da jadanik. Bitxia da, baina kasuetako bat genero indarkeriako epaitegi deitzen zaien horietako batean epaituko dute -deitura okerra da inondik ere, gakoa sexismoa baita-, eta bestea, berriz, sexu erasoa, ez dute genero indarkeriatzat joko.

Azken urteotan, ikusi dugu agerian geratu dela harreman afektiboetan gertatzen den indarkeria sexista, baina horrek ekarri du indarkeria sexista zatika ikustea, bere osoan ikusi beharrean. Analisi oker larria da, eta, ondorioz, mito eta jarduera oker asko zabaldu dira, NBEren hitzetan esanda, «gizadian gehien zabalduriko krimen ezkutukoa» eragozteko eta borrokatzeko baliabideak lantzerakoan.

Zein dira oker horiek? Aurrenak zerikusia du indarkeriaren zergatiarekin eta sorburuarekin. Argi dago, zerbaiti tratamendu egokia jarri ahal izateko, ezinbestekoa dela, arazoa aztertu eta borrokatzea ez ezik, diagnostiko etiologiko ona egitea ere. Ikus dezagun banaka zer galdera egin beharko genituzkeen:

Munduan ba al da indarkeria espezifiko bat emakumeen kontra, emakume izateagatik? Erantzuna, zoritxarrez, baiezko borobila da.

Nondik dator? Indarkeria horren sorburua, azken 30 eta gehiago urtean organizazio feministek salatu dugun bezala, sexismoa da, eta ez besterik; sexismoa indartu egiten da indarkeria erabilita, eta, era berean, sexismoarentzat irauteko tresna bat da indarkeria. Sexismoak jokabideak (generoa) zehazten segitzen du, eta boterea banatzen, sexuen arabera.

Ezin ahaztu dugu indarkeria zerbaitetarako tresna bat dela erabiltzen duenarentzat, baina, era berean, menperatu nahi den zernahi talde zapaltzeko baliabide ezin hobea dela, kasu horretan emakumeak zapaltzeko. Indarkeriari heltzeko orduan, kontuan izan behar dugu ez direla kasu bakanak, baizik eta egitura sexista baten barrenean daudela, egitura horrek zilegitasuna ematen diela eta, horregatik, delitu bakarra dela non biktima errudun sentitzen den eta erasotzailea bere delituaren ondorioen biktima sentitzen den, «azken batean egin behar zuena egin baitzuen, tratu txarrak ematen baditu, edo emakumeak probokatu baitzuen, sexu erasoa egin badu».

Matxista bortitzenek 70-90 emakume hiltzen dituzte urtean, baina indarkeriak baditu beste datu odoltsu batzuk Espainiako Estatuan; esaterako, bi milioi emakumeri baino gehiagori tratu txarrak ematen dizkiete (Emakumearen Institutua, 2005), eta zortzi bortxaketatik bat bakarra salatzen da, guztira 20.000 izaki (Urra, 2003). 2000. urtean, Europako Kontseiluak ohartarazi zuen indarkeria sexista dela 16-44 urte bitarteko emakume europarrak hiltzeko edo elbarri gelditzeko lehen eragilea. Indarkeria, zuzenean, emakume jakin batzuek sufritzen dute, baina, oro har, emakumeek beldurra diote indarkeriaren biktima izateari. Horren ondorioz, emakumeok bizitzan dugun jarrera «nahi bai baina ezin» halako bat da, eta gizonena, aldiz, «nahi dut edo ez dut nahi».

Indarkeria sinboliko horren erakusgarri bat agertzen da gure inguruko emakumeei galdetzen diegunean ea berdin eta toki berberetan ibiltzen diren egunez eta gauez. Autodefentsa feministako ikastaroetan dabiltzan emakumeek, esaterako, esaten dute emakume izatea dela segurtasun falta eragiten duten faktoreetako bat. Segurtasun falta edo beldur horrek ederki mugatzen ditu giza eskubideak, eta, era berean, ederki mugatzen du modu librean aukeratzeko gaitasuna. Beraz, defizit demokratiko larria dakar.

Baina orain galdetu beharko genuke nola indartzen den gizartean emakumeen beldurra eta ahultasun sentipena, eta nola indartzen den indarkeria maila batzuen erabilera «toleratzeko modukoa», bai kultura transmititzeko tresnen bitartez -emakumeen gorputza objektu bihurtuta, maitasuna jabetza gisa hartuta, maite zaituenak negar eginaraziko dizula sinetsarazita...- eta bai gazteei bidaltzen dizkiegun mezuen bitartez -«kontuz zer egiten duzun, norekin zoazen, ero asko dabil kalean»-; horrek guztiak segurtasun falta handitu besterik ez du egiten, mezu horiek ez baitute azaltzen norengandik edo zergatik babestu behar dugun geure burua, eta ez baitigute erakusten nola babestu behar dugun. Gainera, horrek guztiak lagundu egiten du emakumea erruduntzat jotzen zerbait gertatzen bazaio, eta uste ustelak zabaltzen ditu erasotzaileari eta haren motibazioei buruz. Alde horretatik, nahikoa da gogoraraztea nola erantzun ohi duen erasotzailearen inguruak, haren delituen berri dakienean: gizon «normala» dela esan ohi du. Bi elementu interesgarri daude horretan: bata, zer den gizon normala izatea, beharbada normaltzat jotzen delako gizonek portaera sexistak izatea; bestea, erasotzailea zer gizon mota izatea espero dugun.

Horiek denak beharrezko elementuetako batzuk besterik ez dira, beharrezkoak gaia aztertu eta konponbide eraginkorrak emateko. Izan ere, indarkeria hori sexista eta egiturazkoa dela ahazten badugu, ezinezkoa da indarkeria selektibo, zabaldu eta unibertsal hori aztertzea eta borrokatzea.

Zoritxarrez, bi emakume horientzat berandu iritsi gara, eta orain justizia sistemak jardun behar du delitugile horien kontra. Baina ez dugu ahaztu behar gure esku dagoela erasotzaileak geldiaraztea eta, gure kontzientzia ez-sexistaren bitartez, haien ekintzei zilegitasuna kentzea. Horregatik, lanean segituko dugu kalean, tabernetan, ikastetxeetan, lantokietan, etxeetan eta nonahi, sexismoa eta haren indarkeria borrokatzeko eta salatzeko. Konpromiso garbi batekin: nik ez baitut erasorik egiten eta ez baitut onartzen inork emakumeei erasotzerik.

viernes, 13 de noviembre de 2009

Indarkeria generoa jasaten duten emakumeen ondorio psikologikoak


Waker eta Dulttonek definitu zuten indarkeria generoa jasan duten emakumeen sindromea. Sindrome honen ezaugarri nagusia emakumeak indarkeria ematen den egoerari egokitzeko gaitasuna da. Honako hau, indarkeriak sortutako min psikologiko eta psikikoa niminotzean, haiek ezeztatzean, disoziazioan, edota bere burua, beste jendea eta mundua ikusteko modua aldatzean oinarritzen da. Baita ere garatu dezakete “estres postraumatikoaren sindromeak”: depresio sentimenduak, disfuntzio sexualak, jarrera adiktiboak, autoestima baxua, amorrua, erruduntasuna, barneko opila eta zailtasunak harreman pertsonaletan.
Bizitako indarkeria egoeraren ondorioz, emakume hauek lo egiteko zailtasunak dituzte; ametsgaitzak(denbora guztian alertan daude; hiperbigilanteak, asekorrak, kontzentrazio arazoekin) non bizitakoa berbizitzen dute. Gainera, emakume hauek daukaten nibel handiko antsietateak beren osasunean ondorio latzak ekar ditzakete, alterazio psikosomatiko eta depresio handiekin batera.


Xehatutako emakumearen sindromearen garapena

Marie-France Hirigoyen xehatutako emakumeen sindromearen garapenean bi fase desberdindu zituen; menpekotasun fasea eta epe luzeko fasea.
Lehenengo fasean, emakumea nahastuta eta desorientatuta dago, bere itentitateari eta errealitateari uko egitera ailegatu dezake. Bere erasotzailearen erruduntasuna ukatu egiten du eta honek errealitatea ez ikustea eragiten dio biktimari. Erasotzaileak biktimaren bizitzan sortutako zentsu falta dela eta biktima nekatuta sentitzen da, ezin du arrazionalki ulertu bere bizitzan gertatzen dena. Bakardadea sentitzen dute bai gizartearen barnean, bai bere familiaren barnean. Beti tentsioan daude, beren bikoteak erantzun erasokor bat noiz izango duen beldur.
Marie-France Hirigoyen epe luzeko eraginak biktimak beren errealitateaz jabetzen den momentutik hasten direla esaten du. Emakumeak bizi duten benetako errealitateaz konturatzean, hasierako “shok” bat jasaten dute, non engainatuak, lotsaritutak eta minduta sentitzen dira. Gainera ohikoa da axolagabekeria eta arduragabekeria sentitzea, inguratzen dieten gauza eta pertsonengandik interesa galduz.

martes, 10 de noviembre de 2009

Azaroaren 25ean denok kalera!

Azaroaren 25ean: Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna


Azaroaren 25ean Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Badakigunez, emakumeek pairatzen duten bortizkeria matxista geure gizarte sexistaren ondoriorik kaltegarrienetakoa da. Izan ere, eraildako emakumeen kasua jarduera lazgarri honen ondoren ikusgarriena bada ere, egunero-egunero, ageriago edo gordeago, etengabe gertatzen da erasokeria hau.
1981eko uztailean, Latino Amerikako lehenengo bilgune feminista ospatu zen, bertan azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna deklaratzea erabaki zen, Mirabeleko ahizten oroimenez, Trujilleren errejimen pean erailak.Hau ez da ospakizunerako eguna, sufritzen duten miloika emakumeen egoeraz urte osoan gure buruan egon behar lukeen hausnarketa baizik. Batzuk isiltasunean, beste batzuk bere arduragabetasunarekin uzten duten iritzi publikoaren begiradaren pean.Emakumeak sufritzen dugun indarkeria, gizarte honetan bizi dugun desberdintasunaren islada besterik ez da. Genero batek bestearenganako duen lehentasuna baieztatzeari usten ez bazaio, berdinatsunerako, pakerako eta garapenerako bidea ezineskoa izango da.Izugarrikeri hauekez ahazteko, azaroaren 25ean, Euskal Herri osoan zehar konzentrazio eta manifestazioak ospatuko dira:
Bilbo- 12:30h Manifestazioa ArriaganSanturtzi: gizonak indarkeria matxistaren aurka
Gasteiz: Indarkeria sexistari aurre eginez ikasleok kalera!
Donostia: 13:00etan Boulevardetik.Gasteiz: 13:00etan Korreosetik.Iruña: 12:00etan,Gaztelu plazatik.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Ikusezintasuna

Orain dela gutxi arte, tratu txarrak ez dira hartu benetan diren bezala, hau da, arazo sozial eta politiko larritzat. Orain arte, gizartean sakon errotutako printzipio eta uste batzuk egon dira, gizarteak berak aldeztuak; horien erruz, hain zuzen, gorde izan dira ezkutuan tratu txarrak. Ondoren, printzipio eta uste batzuk aipatuko eta aztertuko ditugu:

- Familiaren batasuna zaindu behar da: Familiaren batasuna pertsonen duintasuna eta babesaren aurretik jartzea oso arriskutsua da, izan ere, jarrera horren ondorioz, pertsona arrotzen artean inoiz onartu ez ziren egintza edo jokamoldeak onartzen dira familiaren baitan. Horrela, jokamolde horiek ez direnez ez aipatzen ez eta zigortzen ere, biktima babesik gabe usten dugu gizartearentzat kaltegarriak diren jokamoldeen aurrean. Jokamolde horiek pertsonen eskubideak urratzeaz gain, familiak bete beharreko eginkizunei egiten diete kalte, eta batik bat seme-alaben sozializazio-prozesuari; izan ere, seme-alabek gertaera bortitzak ikusi dituzte, giro horretan bizi izan dira, eta jokamolde-eredu horrek eragin kaltegarria izan dezake pertsona gisa garatzeko beren bidean.

- Familiaren intimitatea babesteko beharra: Familiaren barruan gertatzen diren erasoak intimitatearen izenean onartzeak esan nahiko luke eremu publikoan onartzen ez diren jarrerak onartzea familiaren barruan. Azken batean, justizia pribatu baten modukoa izango litzateke, Estatuak, aipatu ezean, ontzat eman eta babestuko lukeeena; behartze eta hesartze-modu pribatuei babes ematea izango litzateke, botere-harreman jakin batzuetan eta erasotzailearen beraren kode berezi batzuetan oinarritutako hesartze-moduei, kausen eta motibazioen gaineko kontrol sozialik gabekoei, babesa ematea.

Egia da familiak baduela askatasun-eremu bat berea, Estatuaren esku-hartzetik begiratu beharrekoa, beti ere askatasun eremu hori ez bada baliatzen giza eskubideak urratzen dituztenei inmunitatea emateko. Izan ere, familiatik kanpora debekatuta dagoena ez dago zertan familiaren barruan jasan behar, familia gizarte-erantzukizunetatik bazter utzitako eremua balitz bezala.

- Egintzak epaitzeko orduan onberatasuna: Orain arte, zuzenbidea eta sistema judizialak onberagoak izan dira familia-esparruan gertatutako erasoak zigortzerakoan familiatik kanpora gertatutakoak zigortzerakoan baino. Azken urteetan gertatu diren aurrerapenak gorabehera, oraindik ere irudipena dabil horrelako delituak oro har zigorrik gabe geratzen direla eta sistema judizialak ez dituela behar bezala babesten biktimak. Gaur egun, oraindik existitzen da emakumeen kontra etxean gertatzen den indarkeria modu zatikatuan epaitzeko joera, hau da, indarkeriazko ekintza konkretuen batura izango balitz bezala. Baina etxeko tratu txarrak ez dira egintzen segida hutsa hori baino gehiago da: indarkeria eta izu giro bat, etengabea eta hazkorra. Hori dela eta garrantzi handikoa da eragile juridiko guztiak jabetu daitezen eta behar den prestakuntza har dezaten lan egitea, justiziak oso-osorik ikus eta epai ditzan etxeko tratu txarrak. Hori da lortu beharrekoa.

viernes, 6 de noviembre de 2009

Tratu txarrak ematen ditutzen gizonen ezaugarriak

- Tratu txarren eragileek balore matxistak izan ohi dituzte eta barneraino berenganatua dute gizon eredu bat, zalantzarik gabe jarraitu beharrekoa. Eredu ideal hori prozesu sozial baten bidez berenganatu du gizonak eta prozesu horretan bertan indartu egin dira zenbait portaera, eta beste zenbait baztertu; gainera arau jakin batzuk igorri zaizkio gizonari. Horrenbestez, gizonezkoen eredu idealaren funtsezko ezaugarriak dira: sendotasuna, autoaskitasuna, arrazionaltasuna eta inguruaren kontrola.

- Kasu askotan, nor direla erakusteko eta galdutako kontrola berreskuratzeko ahalegin larria izaten da indarkeria, non eta hain zuzen beren gailentasuna erakuts dezaketen leku bakarra, etxean. Betidanik esan zaie, gizon izatea gauza garrantzitsua dela, eta garrantzi hori erakutsi egin behar dutela nola edo hala; beren bikotekidea azpiratuz eta menderatuz, esaterako.

- Beren buruaren iritzi eskasa izan ohi dute, ahalik gabe ikusten dute bere burua, eta bortizkeriara jotzen dute botere-sentsazio horren bila. Jeloskorrak izaten dira, bikotekidea beren jabetzakoa dela uste ohi dute eta, sarritan, edanari emanak dira.

- Ez dute izaten tratu txarrak ematen ez dituzten gizonek bezain nortasun sendoa, eta baliabide sozial gutxiago izaten dituzte. Beren komunikazioa erasoan oinarritzen da.

- Gehienak ez dute ageri nahasketa psikopatologikoarik, eta ez dute modu bortitzean jokatzen etxetik kanpo. Aurpegi bikoitza dute, hau da, jendaurrean aurpegi bat eta bizitza pribatuan beste bat erakusten dute.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Emakume batek senarra hil du Tafallan

Foruzaingoak emakumezkoa atxilotu du, hilketaren egilea izan litekeelakoan. Dena dela, ez dute hipotesirik baztertzen. Biktima 77 urtekoa zen.

Foruzaingoak bart Tafallan (Nafarroa) hil den 77 urteko gizonezkoaren emaztea atxilotu du, hilketaren ustezko egilea izan litekeelakoan, Foru Gobernuak baieztatu duenez.

Aipatu iturrien arabera, senar-emazteek eztabaida izan dute, eta antza denez emakumezkoak aizto bat hartu zuen bere burua defendatzeko, baina oraingoz ez dago argi senarra nahita sastatu zuen edo hura armaren gainean erori zen.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, 63 urte dauzka atxilotutako emakumeak. Oraindik komisarian dago ustezko erruduna, poliziek gertatutakoa argitzeko ikerketarekin jarraitzen duten bitartean.

Ezbeharra 21:45ean jazo da, Panueva kaleko etxebizitza batean. Hara osasun-langileak, bi anbulantzia, poliziak eta psikologo bat bertaratu dira. Gaur goizean autopsia egingo diote gizonezkoaren gorpuari. Baina azkenean, hilketa delitua leporatu diote Tafallako hildakoaren emazteari hilketaren egilea izan litekeelakoan.

viernes, 30 de octubre de 2009

Genero berdintasunaren aldeko pausoak unibertsitatean

LOU delakoa (Ley Orgánica de Universidades) eraldatzeko aurkeztu berri duen aurreproiektuan gobernu sozialistak Unibertsitatean genero-berdintasuna lortzeko xedapen eta printzipio batzuk sartu ditu. Adibidez, instituzio horretako gobernu-organoek -Klaustro, Fakultate-Batzorde eta Sailetako kontseiluek- beren partaideak «modu orekatuan» aukeratu beharko dituzte gizon eta emakumezkoen artean. Uler bedi haien ordezkapena bakoitzak duen kopuru elektoralaren araberakoa izango dela. Era berean, berdintasun-printzipioa errespetatua izango da akreditazio-batzorde eta plazak banatzen dituzten epaimahaietan ere. Halaber, aurreproiektuak parekotasunaren aldeko beste neurri batzuk ere ezarriko ditu: berdintasunari buruzko ikasgaiak, gradu-ondoko ikasketak eta gaiari buruzko ikerketak bultzatzea. Honekin guztiarekin batera, unibertsitateko agintariei genero-berdintasunaren alde apustua gauzatu eta neurrien jarraipena egin dezaten exijituko die. Ildo beretik, legeak «berdintasun-unitateak» ezarri eta genero-bortizkeria jasaten duten biktimei laguntzak eskainiko dizkie.

Egia esan, azken urteotan emakumezkoen parte-hartzeak Unibertsitateko estamentu eta kategoria desberdinetan aurrerapauso handia izan du. Ikasketa maila desberdinetan, ikasle, lizentziatu eta doktoreen emakumeen kopuruari erreparatzen badiogu, kasu guztietan portzentajea %50etik gorakoa da. Dena dela, irakasleen maila akademikoa igotzen doan heinean emakumeen presentziaren portzentajea gutxitzen doa eta ordezkapen neurria ere bai. Espainiako unibertsitatean kontratatutako emakume irakasleak %38 dira, funtzionarioak %33 eta unibertsitate-katedratikoak soilik %13'7. Batez besteko horiek are txikiagoak dira ordezkapen-organoetan. Ezberdintasun horiek zuzentzeko sartu da, hain zuzen ere, berdintasun-printzipioa lege berrian.

Nolanahi ere, erraz froga daiteke diskriminazio korporatiboaren existentziak -estamentu desberdinek gobernu-organo desberdinetako ordezkapenean pairatzen duten ezberdintasun injustu eta desorekatuak- bazterketa beste toki batera eramaten duela. Hortaz, generoaren berdintasun formala berdintasun korporatibora hedatu beharko da egoera absurduetara iritsi nahi ez badugu.

Demagun 300 irakaslek osatutako Klaustroa dugula. Har ditzagun ontzat arestian aipatutako emakumeen presentziaren portzentajeak. LOUk agintzen duenaren arabera, Klaustroaren %51 funtzionario doktoreek osatu behar dute. UPVn «beste irakasleek» - irakasleriaren kopuru osoan gehiengoa izanik ere- ordezkapenaren %18 betetzen dute. Berdintasunaren printzipioa lehen aipatu dugun zentzuan aplikatzen badugu (proportzionaltasunaren arabera), 73 emakumeek (irakasleria osoaren %35) eta 134 gizonek osaturiko Klaustroa izango genuke. Eta gauzak horrela, bi aukera ditugu:

a) Irakasle andere horien kopurua, kontratatu eta funtzionarioen artean dagoen erlazio orokorraren arabera banatu, kontuan izanda «beste irakasleek» betetzen duten ordezkapenaren %18tik, %15 kontratatuek eta beste %3 funtzionario ez doktoreei dagokiela. Kalkulu sinple bat eginez, 34 irakasle andere kontratatu eta 39 irakasle andere funtzionario aterako lirateke. Baina irakasleria kontratatu osoari dagokion kopurua 45ekoa den legez, soilik 11 gizonezko geratuko lirateke ordezkari gisa Klaustroan. Baina gizonezko kontratatuek estamentu horretako %62 osatzen dutenez, argi ikusten dugu diskriminazioa gizonezko kontratatuen aurka mugitu dela.

b) Arestian aipatutako 73 emakumeak, kategoriei dagozkien portzentajeen arabera banatzen baditugu berriz (%33 funtzionarioak eta %38 kontratatuak) eta legeak Klaustrorako markatzen dituen ordezkapen estamentalak mantenduz, 56 funtzionario izango genituzke (%77) eta 17 kontratatu (%23). Baina badakigu jakin funtzionario irakasle andereek, irakasle andereen kopuru osotik %54 pisua baino ez dutela. Kasu honetan diskriminazioa emakume kontratatuen aurka lekualdatu da.

Ondorioz, argi esan behar da berdintasun-printzipioa arlo korporatibora eramaten ez den bitartean (funtzionarioen eta kontratatuen artera, alegia) genero-berdintasuna engainua baino ez dela izango. Parekotasun-eskubideak irakasle guztien ordezkapenaren alorrera hedatzen ez diren bitartean, kontraesan eta injustizia etengabean eroriko gara.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Tratu txarrak biktimari eragiten dizkion ondorio psikologikoak

Kalte fisikoaz gain, etxeko tratu txarrek, gehienetan, ondoez psikologiko kronikoa eragiten dute biktimarengan. Ondoren, tratu txarrek sarri asko biktimengan eragiten dituzten ondorio psikologikoak nabarmenduko ditugu:

-Antsietate eta beldur handiak. Tratu txarrak behin eta berriro agertzen direnez, emakumeak estu eta izuz bizi dira etengabe, berari edo seme-alabei minik egingo ote dieten.

-Depresioa, autoestimu txiki eta errudun-sentimenduan. Sentipen horiek, askotan, erasotzailearen jarrera aldatzeko saio ugarietan porrot egiteagatik eta egoerari aurre egiteko gai ez sentitzeagatik sortzen dira.

-Nahasketa psikosomatikoa. Alterazio edo minantz fisikoen bidez agertzen dira, hala nola buruko mina, nekea, hesteetako arazoak, nahasketa ginekologikoa, jangale-eza, sexu-desira galtzea, etab. Horrela agertu arren, horiek guztiek emakumearen ondoez psikologikoan dute etorkia.

Zenbat eta gehiago iraun tratu txarrek, orduan eta larriago izaten dira ondorioak biktimengan; hori dela eta, gero eta makalago egoten dira eta baliabide psikologiko gutxiago izaten dute beren bizitzetan aldaketak egiteko eta indarkeriaren kribiletik ihes egiteko.

Seme-alabengan ere ondorio psikologiko larriak eragiten dituzte etxeko tratu txarrak; zuzenean jasaten dituzten emakumeengan ez ezik, zeharka jasaten dituztenengan ere ondorio larriak izaten dituzte. Hona hemen familian tratu txarren egoerak jasaten dituzten neska-mutilengan atzeman diren zantzurik ohikoenak: antsietatea, depresioa, autoestimu txikia, erasokortasuna eta gizarte-harremank izateko eta ikasketak aurrera eramateko zailtasunak.

lunes, 19 de octubre de 2009

Prebentzioa

Prebentzioa da genero indarkeria ekiditzeko biderik onena. Noski, honetarako ezinbestekoa da emakume eta gizonen arteko erlazioaren ikuspuntu globala aldatzea eta berri bat eraikitzea; gizarteko roletan, estereotipoetan, hizkuntzan… Aldaketa hauek pertsona helduetatik hasi beharko litzake, haurrek haiengandik ikasi dezaten eta eredu bezala har ditzaten.

Ez da erraza pertsona bat bortitza den ala ez jakitea, baino bai jokaera bortitzak antzematea; manipulazioak antzematen, harremanaren momentu batean sentzurik ez duten promesak antzemanez, argi izaten ‘ezetz’ esatea zerbaiti ez dela negoziagarria, zerbait zor diozula aurpegiratzen dizunean… Horretarako oso garrantzitzua da zure intuizioan konfidantza izatea, bere ideia sexistak kritikoki aztertzea, beren aurreko harremanei buruz esaten duena ikustea…

Garrantzitzua da zure ideiak argi izatea, harremanei buruzko ideiak (emakumearen papera, zeri uko egin eta zeri ez zure bikoteagatik…). Zure burua eta baloreak ezagutzea eta argi izatea ezinbestekoa da. Beste pertsonaren baloreak zure baloreekin bat egiten ez dutenean jakin eta antzeman behar da, eta inoiz ere uko egin zuretzat garrantzitzua den zerbaiti.

Hona emen indarkeria generoari aurre egiteko hainbat baliabide:
Instituto de la Mujer – www.mtas.es/mujer
Dirección General de la Mujer – www.madrid.org
Instituto Andaluz de la Mujer – www.junta-andalucia.es/iam
Instituto Vasco de la Mujer – www.emakunde.es
Instituto Canario de la Mujer – www.icmujer.org
Federación de Asociaciones de Mujeres Separadas y Divorciadas – www.separadasydivorciadas.org
Fundación Mujeres – www.fundacionmujeres.org
Comisión para la Investigación de Malos Tratos a Mujeres – www.malostratos.org
Recursos en diferentes provincias españolas: http://www.malostratos.org/cindoc/140%20cindoc%20recursos.htm

Senar-emazteen arteko indarkeriaren zikloa

Emakumeak bikoteko kidearen eskutik pairatzen dituzten tratu txarrak zikooak izan ohi dira. Pozesu hori "senar-emazteen arteko indarkeriaren zikloa" izenez ezagutzen da. Hiru fasek osatzen dute:

1. Lehenengo aldia: tentsioa pilatzen denean. Eraso psikikoak eta kolpe txikiak gertatzen dira. Emakumeak ez du onartu edo ikusi nahi bizi duen egoeraren larria, eta gizonak gero eta gehiago eta gogorrago erasotzen dio, gero eta jeloskorrago bihurtzen da, eta emakumearen jabe delako ustea indartzen zaio; gainera, bere jarrera egokia eta zuzena dela uste du.

2. Bigarren aldia: kolpe ugari eta gogorrak. Gizonak, lehenengo aldian zehar eragin duen tentsioaren ondorioz, kontrola galtzen du eta oso erasokor jokatzen du emakumearen kontra, baita zauriak eragiteraino ere.

3. Hirugarren aldia: "maitaleen barealdia". Gizona damututa dago eta emakumearenganako maitasuna agertzen du. Emakumeak sinetsi eta onartu egiten du gizonaren damua, egiazkoa delakoan eta harremana idealizatuz.

Gero, berriro hasten dan zikloa.

Denborak haurrera egin ahala gero eta estuagoa da zikloa: gero eta sarriagotan gertatzen da tratu txarrak eta gero eta gogorragoak dira, eta, bestalde, biktimak gero eta baliabide psikologiko gutxiago ditu egoerari aurre egin ahal izateko. Horrenbestez, zenbat eta luzaroago iraun abusuzko harreman horretan, orduan eta errazagoa izan da ondorio psikologikoak kroniko bihurtzea eta gero eta zailagoa izango da emakumea zulo beltzetik irten ahal izatea.

Biktimen artean uste zabala da berei dagokiela bikotearen alderdi positiboak indartzea eta, hori dela eta, askotan beren gain hartzen dute indarkeriaren erantzukizuna, eta, itxaropena huts egiten duenean, errudun-sentimenduak eta autoestimurik eza sortzen zaizkie barruan. Esate baterako, gerta liteke erasoaren aurrean emakumea ohartzea gauza larriren bat gertatzen dela bikote harremanean, eta bikote-harremanarekin zer egin galdetzea bere buruari; eta, egoera horretan, tratu txarren ondoren zikloan ohikoa den "maitaleen barealdia" iristen bada, gerta liteke emakumeak sinistea gertatutako ez dela larria eta, nola ez, bizitako egoera ez zalatzea.

Indarkeria ematen den leku desberdinak

Honako hauek sartzen dira indarkeriaren barruan, nahiz eta bakarrak ez izan:


a) Familian eta etxean gertatzen den indarkeria, hala nola: eraso fisikoa eta mentala, abusu emozionala eta psikologikoa, bortxaketa eta sexu-abusuak, intzestua, senar, mutil-lagun edo noizean behingo lagunek edo berarekin bizi direnek emakumea bortxatzea, ohorearen izenean egindako krimenak, emakumeen aurkako mutilazio genital edo sexuala eta emakumearen kaltetan oraindik bizirik dirauten hainbat ohiturak, behartutako ezkontzak, besteak beste.


b) Gizartean gertatzen den indarkeria, honako hauek besteak beste: bortxaketak, sexu-abusuak, lantokian, erakundeetan edo beste hainbat lekutan gertatzen den sexu-jazarpena edo larderia, explotazio sexual eta ekonomikorako emakumeen legez kanpoko trafikoa eta turismo sexuala.


c) Estatuak edo haren agintariek eragindako edo onartutako indarkeria.


d) Gatazka armatuko egoeran emakumeen giza eskubideak urratzea, hala nola: emakumeak bahitzea, lekualdatzera behartzea, sistematikoki bortxatzea, sexu-esklabotza, haurdunaldi behartuak eta emakumeen trafikoa (sexu-esplotaziorako edo esplotazio ekonomikorako).


Emakumeen aurkako indarkeriaren hedatuen dauden biak hauek dira: sexu-erasoak eta etxe barruko tratu txarrak.

sábado, 17 de octubre de 2009

Gure ahotsak bildu ditzagun, maltratuari ezetz esateko

Berdin zaigu emakumea izatea, gizona edo umea, INORK ez du eskubiderik inor maltratatzeko, berdin zaigu maltratu fisikoa edo psikologikoa den, INORK ez du zertan aguantatu behar hori bere bizitza osoan.

Esan dezagun EZ erasoei, EZ txantaje emozionalari, esan dezagun EZ edozein motatako erasoei.

INORK ez du hau merezi.

Izan gaitezen gizaki, ez pisti.

INORK eta esaten dugu INORK, du eskubidea gure gorputza jotzeko, zerbait bere gustukoa izan ez arren. Bikoteez hitz egiten badugu, eta ez badugu gustuko, ATEAAA eta amaitu da.

INORK ez du zertan eutsi behar honi.

INORK ez gaitu zertan iraindu behar, mespretxatu behar, egunero-egunero guri sinistarasi harte benetan ez garela ezer.

INORK ez da inoren jabe.

Bikotea eduki ez du zertan esan nahi bestea esklabu baten moduan eduki ahal duela. EZ du exijitu behar haren perfekzioa, gero defektuak ateratzen badizkio.

EZ DAGO ESKUBIDERIK.

ESAN DEZAGUN EZ!

EZ utzi inori eskua jartzen.