viernes, 30 de octubre de 2009

Genero berdintasunaren aldeko pausoak unibertsitatean

LOU delakoa (Ley Orgánica de Universidades) eraldatzeko aurkeztu berri duen aurreproiektuan gobernu sozialistak Unibertsitatean genero-berdintasuna lortzeko xedapen eta printzipio batzuk sartu ditu. Adibidez, instituzio horretako gobernu-organoek -Klaustro, Fakultate-Batzorde eta Sailetako kontseiluek- beren partaideak «modu orekatuan» aukeratu beharko dituzte gizon eta emakumezkoen artean. Uler bedi haien ordezkapena bakoitzak duen kopuru elektoralaren araberakoa izango dela. Era berean, berdintasun-printzipioa errespetatua izango da akreditazio-batzorde eta plazak banatzen dituzten epaimahaietan ere. Halaber, aurreproiektuak parekotasunaren aldeko beste neurri batzuk ere ezarriko ditu: berdintasunari buruzko ikasgaiak, gradu-ondoko ikasketak eta gaiari buruzko ikerketak bultzatzea. Honekin guztiarekin batera, unibertsitateko agintariei genero-berdintasunaren alde apustua gauzatu eta neurrien jarraipena egin dezaten exijituko die. Ildo beretik, legeak «berdintasun-unitateak» ezarri eta genero-bortizkeria jasaten duten biktimei laguntzak eskainiko dizkie.

Egia esan, azken urteotan emakumezkoen parte-hartzeak Unibertsitateko estamentu eta kategoria desberdinetan aurrerapauso handia izan du. Ikasketa maila desberdinetan, ikasle, lizentziatu eta doktoreen emakumeen kopuruari erreparatzen badiogu, kasu guztietan portzentajea %50etik gorakoa da. Dena dela, irakasleen maila akademikoa igotzen doan heinean emakumeen presentziaren portzentajea gutxitzen doa eta ordezkapen neurria ere bai. Espainiako unibertsitatean kontratatutako emakume irakasleak %38 dira, funtzionarioak %33 eta unibertsitate-katedratikoak soilik %13'7. Batez besteko horiek are txikiagoak dira ordezkapen-organoetan. Ezberdintasun horiek zuzentzeko sartu da, hain zuzen ere, berdintasun-printzipioa lege berrian.

Nolanahi ere, erraz froga daiteke diskriminazio korporatiboaren existentziak -estamentu desberdinek gobernu-organo desberdinetako ordezkapenean pairatzen duten ezberdintasun injustu eta desorekatuak- bazterketa beste toki batera eramaten duela. Hortaz, generoaren berdintasun formala berdintasun korporatibora hedatu beharko da egoera absurduetara iritsi nahi ez badugu.

Demagun 300 irakaslek osatutako Klaustroa dugula. Har ditzagun ontzat arestian aipatutako emakumeen presentziaren portzentajeak. LOUk agintzen duenaren arabera, Klaustroaren %51 funtzionario doktoreek osatu behar dute. UPVn «beste irakasleek» - irakasleriaren kopuru osoan gehiengoa izanik ere- ordezkapenaren %18 betetzen dute. Berdintasunaren printzipioa lehen aipatu dugun zentzuan aplikatzen badugu (proportzionaltasunaren arabera), 73 emakumeek (irakasleria osoaren %35) eta 134 gizonek osaturiko Klaustroa izango genuke. Eta gauzak horrela, bi aukera ditugu:

a) Irakasle andere horien kopurua, kontratatu eta funtzionarioen artean dagoen erlazio orokorraren arabera banatu, kontuan izanda «beste irakasleek» betetzen duten ordezkapenaren %18tik, %15 kontratatuek eta beste %3 funtzionario ez doktoreei dagokiela. Kalkulu sinple bat eginez, 34 irakasle andere kontratatu eta 39 irakasle andere funtzionario aterako lirateke. Baina irakasleria kontratatu osoari dagokion kopurua 45ekoa den legez, soilik 11 gizonezko geratuko lirateke ordezkari gisa Klaustroan. Baina gizonezko kontratatuek estamentu horretako %62 osatzen dutenez, argi ikusten dugu diskriminazioa gizonezko kontratatuen aurka mugitu dela.

b) Arestian aipatutako 73 emakumeak, kategoriei dagozkien portzentajeen arabera banatzen baditugu berriz (%33 funtzionarioak eta %38 kontratatuak) eta legeak Klaustrorako markatzen dituen ordezkapen estamentalak mantenduz, 56 funtzionario izango genituzke (%77) eta 17 kontratatu (%23). Baina badakigu jakin funtzionario irakasle andereek, irakasle andereen kopuru osotik %54 pisua baino ez dutela. Kasu honetan diskriminazioa emakume kontratatuen aurka lekualdatu da.

Ondorioz, argi esan behar da berdintasun-printzipioa arlo korporatibora eramaten ez den bitartean (funtzionarioen eta kontratatuen artera, alegia) genero-berdintasuna engainua baino ez dela izango. Parekotasun-eskubideak irakasle guztien ordezkapenaren alorrera hedatzen ez diren bitartean, kontraesan eta injustizia etengabean eroriko gara.

miércoles, 28 de octubre de 2009

Tratu txarrak biktimari eragiten dizkion ondorio psikologikoak

Kalte fisikoaz gain, etxeko tratu txarrek, gehienetan, ondoez psikologiko kronikoa eragiten dute biktimarengan. Ondoren, tratu txarrek sarri asko biktimengan eragiten dituzten ondorio psikologikoak nabarmenduko ditugu:

-Antsietate eta beldur handiak. Tratu txarrak behin eta berriro agertzen direnez, emakumeak estu eta izuz bizi dira etengabe, berari edo seme-alabei minik egingo ote dieten.

-Depresioa, autoestimu txiki eta errudun-sentimenduan. Sentipen horiek, askotan, erasotzailearen jarrera aldatzeko saio ugarietan porrot egiteagatik eta egoerari aurre egiteko gai ez sentitzeagatik sortzen dira.

-Nahasketa psikosomatikoa. Alterazio edo minantz fisikoen bidez agertzen dira, hala nola buruko mina, nekea, hesteetako arazoak, nahasketa ginekologikoa, jangale-eza, sexu-desira galtzea, etab. Horrela agertu arren, horiek guztiek emakumearen ondoez psikologikoan dute etorkia.

Zenbat eta gehiago iraun tratu txarrek, orduan eta larriago izaten dira ondorioak biktimengan; hori dela eta, gero eta makalago egoten dira eta baliabide psikologiko gutxiago izaten dute beren bizitzetan aldaketak egiteko eta indarkeriaren kribiletik ihes egiteko.

Seme-alabengan ere ondorio psikologiko larriak eragiten dituzte etxeko tratu txarrak; zuzenean jasaten dituzten emakumeengan ez ezik, zeharka jasaten dituztenengan ere ondorio larriak izaten dituzte. Hona hemen familian tratu txarren egoerak jasaten dituzten neska-mutilengan atzeman diren zantzurik ohikoenak: antsietatea, depresioa, autoestimu txikia, erasokortasuna eta gizarte-harremank izateko eta ikasketak aurrera eramateko zailtasunak.

lunes, 19 de octubre de 2009

Prebentzioa

Prebentzioa da genero indarkeria ekiditzeko biderik onena. Noski, honetarako ezinbestekoa da emakume eta gizonen arteko erlazioaren ikuspuntu globala aldatzea eta berri bat eraikitzea; gizarteko roletan, estereotipoetan, hizkuntzan… Aldaketa hauek pertsona helduetatik hasi beharko litzake, haurrek haiengandik ikasi dezaten eta eredu bezala har ditzaten.

Ez da erraza pertsona bat bortitza den ala ez jakitea, baino bai jokaera bortitzak antzematea; manipulazioak antzematen, harremanaren momentu batean sentzurik ez duten promesak antzemanez, argi izaten ‘ezetz’ esatea zerbaiti ez dela negoziagarria, zerbait zor diozula aurpegiratzen dizunean… Horretarako oso garrantzitzua da zure intuizioan konfidantza izatea, bere ideia sexistak kritikoki aztertzea, beren aurreko harremanei buruz esaten duena ikustea…

Garrantzitzua da zure ideiak argi izatea, harremanei buruzko ideiak (emakumearen papera, zeri uko egin eta zeri ez zure bikoteagatik…). Zure burua eta baloreak ezagutzea eta argi izatea ezinbestekoa da. Beste pertsonaren baloreak zure baloreekin bat egiten ez dutenean jakin eta antzeman behar da, eta inoiz ere uko egin zuretzat garrantzitzua den zerbaiti.

Hona emen indarkeria generoari aurre egiteko hainbat baliabide:
Instituto de la Mujer – www.mtas.es/mujer
Dirección General de la Mujer – www.madrid.org
Instituto Andaluz de la Mujer – www.junta-andalucia.es/iam
Instituto Vasco de la Mujer – www.emakunde.es
Instituto Canario de la Mujer – www.icmujer.org
Federación de Asociaciones de Mujeres Separadas y Divorciadas – www.separadasydivorciadas.org
Fundación Mujeres – www.fundacionmujeres.org
Comisión para la Investigación de Malos Tratos a Mujeres – www.malostratos.org
Recursos en diferentes provincias españolas: http://www.malostratos.org/cindoc/140%20cindoc%20recursos.htm

Senar-emazteen arteko indarkeriaren zikloa

Emakumeak bikoteko kidearen eskutik pairatzen dituzten tratu txarrak zikooak izan ohi dira. Pozesu hori "senar-emazteen arteko indarkeriaren zikloa" izenez ezagutzen da. Hiru fasek osatzen dute:

1. Lehenengo aldia: tentsioa pilatzen denean. Eraso psikikoak eta kolpe txikiak gertatzen dira. Emakumeak ez du onartu edo ikusi nahi bizi duen egoeraren larria, eta gizonak gero eta gehiago eta gogorrago erasotzen dio, gero eta jeloskorrago bihurtzen da, eta emakumearen jabe delako ustea indartzen zaio; gainera, bere jarrera egokia eta zuzena dela uste du.

2. Bigarren aldia: kolpe ugari eta gogorrak. Gizonak, lehenengo aldian zehar eragin duen tentsioaren ondorioz, kontrola galtzen du eta oso erasokor jokatzen du emakumearen kontra, baita zauriak eragiteraino ere.

3. Hirugarren aldia: "maitaleen barealdia". Gizona damututa dago eta emakumearenganako maitasuna agertzen du. Emakumeak sinetsi eta onartu egiten du gizonaren damua, egiazkoa delakoan eta harremana idealizatuz.

Gero, berriro hasten dan zikloa.

Denborak haurrera egin ahala gero eta estuagoa da zikloa: gero eta sarriagotan gertatzen da tratu txarrak eta gero eta gogorragoak dira, eta, bestalde, biktimak gero eta baliabide psikologiko gutxiago ditu egoerari aurre egin ahal izateko. Horrenbestez, zenbat eta luzaroago iraun abusuzko harreman horretan, orduan eta errazagoa izan da ondorio psikologikoak kroniko bihurtzea eta gero eta zailagoa izango da emakumea zulo beltzetik irten ahal izatea.

Biktimen artean uste zabala da berei dagokiela bikotearen alderdi positiboak indartzea eta, hori dela eta, askotan beren gain hartzen dute indarkeriaren erantzukizuna, eta, itxaropena huts egiten duenean, errudun-sentimenduak eta autoestimurik eza sortzen zaizkie barruan. Esate baterako, gerta liteke erasoaren aurrean emakumea ohartzea gauza larriren bat gertatzen dela bikote harremanean, eta bikote-harremanarekin zer egin galdetzea bere buruari; eta, egoera horretan, tratu txarren ondoren zikloan ohikoa den "maitaleen barealdia" iristen bada, gerta liteke emakumeak sinistea gertatutako ez dela larria eta, nola ez, bizitako egoera ez zalatzea.

Indarkeria ematen den leku desberdinak

Honako hauek sartzen dira indarkeriaren barruan, nahiz eta bakarrak ez izan:


a) Familian eta etxean gertatzen den indarkeria, hala nola: eraso fisikoa eta mentala, abusu emozionala eta psikologikoa, bortxaketa eta sexu-abusuak, intzestua, senar, mutil-lagun edo noizean behingo lagunek edo berarekin bizi direnek emakumea bortxatzea, ohorearen izenean egindako krimenak, emakumeen aurkako mutilazio genital edo sexuala eta emakumearen kaltetan oraindik bizirik dirauten hainbat ohiturak, behartutako ezkontzak, besteak beste.


b) Gizartean gertatzen den indarkeria, honako hauek besteak beste: bortxaketak, sexu-abusuak, lantokian, erakundeetan edo beste hainbat lekutan gertatzen den sexu-jazarpena edo larderia, explotazio sexual eta ekonomikorako emakumeen legez kanpoko trafikoa eta turismo sexuala.


c) Estatuak edo haren agintariek eragindako edo onartutako indarkeria.


d) Gatazka armatuko egoeran emakumeen giza eskubideak urratzea, hala nola: emakumeak bahitzea, lekualdatzera behartzea, sistematikoki bortxatzea, sexu-esklabotza, haurdunaldi behartuak eta emakumeen trafikoa (sexu-esplotaziorako edo esplotazio ekonomikorako).


Emakumeen aurkako indarkeriaren hedatuen dauden biak hauek dira: sexu-erasoak eta etxe barruko tratu txarrak.

sábado, 17 de octubre de 2009

Gure ahotsak bildu ditzagun, maltratuari ezetz esateko

Berdin zaigu emakumea izatea, gizona edo umea, INORK ez du eskubiderik inor maltratatzeko, berdin zaigu maltratu fisikoa edo psikologikoa den, INORK ez du zertan aguantatu behar hori bere bizitza osoan.

Esan dezagun EZ erasoei, EZ txantaje emozionalari, esan dezagun EZ edozein motatako erasoei.

INORK ez du hau merezi.

Izan gaitezen gizaki, ez pisti.

INORK eta esaten dugu INORK, du eskubidea gure gorputza jotzeko, zerbait bere gustukoa izan ez arren. Bikoteez hitz egiten badugu, eta ez badugu gustuko, ATEAAA eta amaitu da.

INORK ez du zertan eutsi behar honi.

INORK ez gaitu zertan iraindu behar, mespretxatu behar, egunero-egunero guri sinistarasi harte benetan ez garela ezer.

INORK ez da inoren jabe.

Bikotea eduki ez du zertan esan nahi bestea esklabu baten moduan eduki ahal duela. EZ du exijitu behar haren perfekzioa, gero defektuak ateratzen badizkio.

EZ DAGO ESKUBIDERIK.

ESAN DEZAGUN EZ!

EZ utzi inori eskua jartzen.

Emakumeen aurkako indarkeria; datuak eta zifrak

Emakume eta nesken aurkako indarkeria benetan arazo larri bat da. Gutxienez munduko hiru emakumeetatik bat izan da jipoitua, sexualki bortzatua edo moduren batean abusatua bere bizitzan zehar. Esan dezakegu, gaur egun, giza eskubideen bortzaketa desberdinen artean, orokorrena dela. Bizitzak apurtu, garapena atzeratu eta gizarteak apurtzen dituen gaitza.
Estadistiken arabera, emakumeen aurkako indarkeriak izugarrizko eragina du bai gizartean eta bai osasunan. 15 eta 44 urte bitarteko emakumeen heriotzaren edo gaigabeziaren arrazoi nagusienetako bat da genero indarkeria.
1994an Munduko Bankuko datuetan oinarrituta, munduan emakumeen heriotza gehien gauzatzen dituzten hamar gauzei buruzko ikerketa egin zen. Bertan bortzaketak eta etxeko indarkeria, minbizia, gerratea edo malaria baino lehenago kokatzen zen (sortzen dituzten hildako kopuruen arabera).
Beste aldetik, hainbat ikerketa frogatu dute nolabaiteko eralazioa indarkeria jasatea HIESA izatearekin. Hau da, indarkeria jasan duten emakumeak hiesa gaixotasuna izateko tendentzia handiagoa dute. Afrikako ekialdean 1633 emakume baino gehiagori egindako azterketa batek frogatu zuen indarkeria jasaten zuten emakumeak hiesas gaixotzeko posibilitate gehiago ( %48)zeukatela indarkeria jasaten ez zutenekin konparatuz.
Arazo latz hau ikusita, 1996an, Nazio Batuen Asamblada Orokorrak , 'Fondo Fiduciario de las Naciones Unidas para Eliminar la Violencia contra las Mujeres' delakoa sortu zuten. Fondo hau, UNIFEM erakundea kudeatzen du, genero indarkeriaren aurka egindako esfortzu lokalak, nazionalak eta erregionalak finantzatuz.
Eragiten hasi zenetik, 1997z geroztik, hemeretzi mila dólar baino gehiago inbertitu ditu genero indarkeriarekin bukatzeko egindako hainbat ekimenetan. Ekimen haiek 232 baino gehiago izan dira eta 115 lurralde desberdinetan gauzatu dira.
Hainbat emakumeen egoera latzari buruz kontzientzia zabaldu da UNIFEM eta hainbat erakundei ezker. Ondorioz, munduko leku askotako actibistek mugitu egin dira eta, honi esker, hainbat lege, politika eta jarrera aldatu dira emakumearen egoera hobetzeko helburuarekin. Poliki-poliki isiltasuna apurtzen joan da, batez ere agenda publikoetan gaiari garrantzia emanez.

Indarkeria matxista berriro ere egin du agerpena

Emakume bat hilada agertu da Santanyí-n, Mallorcan.
Bikotea, bulgariako jatorria zuena, zazpi urte zeraman Espainian bizitzen eta bi seme alaba zituzten.
Haien etxean zeuden liskarra hasi zenean, ``eztabaidatzen´´ auzokide batzuen arabera. Bikotearen alaba, hamabi urte dituena, Guardia Civila bere etxean gertatzen ari zenari buruz jakinarazi zuena izan zen, neskatoak bere aita amari jipoitzen ikusi baitzuelako.
Autopsia egiterakoan emakumea itoduraz hil dela argitu da.
Balearretako legebiltzarreko auzitegi nagusiko iturri batzuk informatu dutenaren arabera, ustezko hiltzailea, 47 urteko gizona, asteazkenean izango da epaitua. Oraingoz, Balearretako Guardia Civileko cuartelan dago gertatu denari buruz deklarazioak egiten. Jakinarazi da ere, ustezko hiltzailea, emakumea jipoitu zuela bere hiru urteko seme txikia hil nahi zuelako, argudiatzen duela bere defentzan.
Auzokideei biktoteari buruz galdetzean, edozein familia besalakoa dela diote guztiak. 'Emakumea ez zuen asko hitzegiten baino beti agurtzen zuten eta inoiz ere ez diet eztabaidatzen edo ohiukatzen ikusi, herrian ez dakigu nola gertatu den halako tragedia', dio bikotearen auzokide batek.
Emakume hau, Mallorcan urte honetan erregistratu den indarkeria matxistaren lehenengo biktima da. Aurrekoa, Marratxí-n hil zuten pasaden urteko irailan.
Ikustear dago zein izango da epaiketaren emaitza eta seme alaben etorkizuna.

viernes, 9 de octubre de 2009

Tratu txarrik EZ!

Gero eta emakume gehiago hilak bere senarren eskuetan.
Genero biolentzia zoritxarrez azken urteotan eguneroko arazo larri bat da. Edonon, hau da leku askotan hitz egiten da horri buruz: telebistan, aldizkarietan... Baina egiten dugu guk zerbait honi buruz?
Orain ez zaino inori arraro iruditzen, gizona bere emaztea edo neskalaguna hil duela edo jipoitu duela entzutea. Gizonek bere burua boteretsu sentitzeko jipoitzen dituzte beren emakumeak eurek ahulagoak direlako. Baina nola egin dezakegu horrelakorik maite dugun emakumeari? Errua gizonena dela esan dezakegu, baina jipoiak jasaten duten emakumeak zergatik ez dute ezer egiten? Egin behar dutena 112 telefonora deitzea da adibidez, baina badakigu ez dela oso erraza eta denuntzia bat jartzerako orduan emakumea beldurra duela, ez dakielako nork babestuko duen arazo horren aurrean. Gainera emakume batzuk euren senargaien jipoiak hartzerako orduan ez dutela akzio hori salatzen. Salatu ordez, eurekin bizitzen jarraitzen dute, hiltzen dituzten arte.
Normalean, emakumeak tratu txarrak jasatzen dituzte, beren semeak babesteko. Horregatik ezin dugu onartu. Gezurra dirudi gaur egungo gizartea XVI edo XVII. mendekoa bezala izatea. Zergatik ote? Izan daitekeelako gobernuak laguntza ematen ez dutelako.
Kontuan hartzekoa da ere, gizarte honetan emakumeen egoera desberdina dela. Begira adibidez: hirugarren munduko gizartean emakumeen eskubideak oso limitatuak dira.
Beraz hemen ezin bada kompondu (non emakumeak eskubide gehiago daukagu) nola konponduko da hirugarren munduan (non emakumeak ez dute ia eskubiderik) ?

Genero indarkeria motak

Genero indarkeriari dagokionez bost indarkeri mota desberdindu ditzakegu;

Fisikoa; Indarkeria fisikoa hirugarren pertsonak objetiboki pertzibitu dezaketena da. Hau da, azalean aztarnak uzten dituena, hala nola, ostikadak, puñetazoak, haginkadak… eragiten dutena.
Beste indarkeria mota batzuekin konparatuz frogagarriagoa (ikusi dezakegu) denez kaltetua kontzientzia hartzea errazagoa da. Hau gizarteki eta juridikoki oso ezaguna den indarkeria mota da eta ondorioz, ekiditzeko eta haren kontrako errekurtzoak hartzeko ‘erreztasun’ gehiago dago, adibidez, indarkeria psikologikoarekin konparatuz, hain ezaguna ez delako.

Psicologikoa: Indarkeri mota hau ekidiezina da beste indarkeria mota bat dagoenean. Mehatxuetan, irainketan, emakumearen iritzia eta esfortzuak gutxieztean, apalkuntzan… oinarritzen da. Honek manipulazio izugarri bat dakar emakumearengan.
Indarkeria mota honen ondorioz, errudun eta babesarik gabe sentiarazten da biktima, eta beraz, erasotzailea kaltetua gehiago menperatuko du, bere helburua lortuz, menderazioa.
Indarkeria mota honen barruan beste bi bereizketa egin ditzakegu; indarkeria ekonomikoa eta indarkeria soziala. Lehenengo honetan erasotzaileak diruaren bitartez bere biktima menderatzen sahiatzen da, lan egiten debakatuz, lortutako dirua eskatuz...
Indarkeria 'soziala'n berriz, biktimaren bizitza sozialarekin bukatzen sahiatzen da erasotzailea. Familiarengandik, lagunengandik... biktima hurruntzen sahiatzen du, haren ihesbideak murriztuz.

Sexuala: Azkenik indarkeria sexuala daukagu. Honako hau indarkeria fisikoan sartu genezake, baino honen helburua, indarkeria fisikoan ez besala, ez da soilik jipoitzea, baizik eta erasotuaren askatasun sexuala bortxatzea, indarra, mehatxuak edo dena delakoa erabiliz. Orain dela gutxi, legeria eta epaileek ez zuten indarkeria mota hau delitu edo genero indarkeria besala ikusten ezkontzaren barruan gertatzen zenean.

lunes, 5 de octubre de 2009

Bi emakume hilda beren senargaien eskuetan

Iris Murillo eta Janire Garcia

Bi emakume 55 eta 40 urtekoak, urriaren 4an hilda agertu ziren beren senargaiengandik. Lehenengo emakumea Alicanten bizi zen eta bere bikotekidea, 72 urtekoa, eskopeta batekin hil zuen, gero bere buruaz beste eginez. Bigarren emakumea, Tarragonakoa zen eta bere gizona pistola batekin hil eta gero berak ere bere buruaz beste egin zuen arma berdinarekin.

Pasadan urtean 1273 salaketa baino gehiago egin ziren genero biolentziaren ondorioz. Salatzaile gehienak emakumeak izan ziren eta dira. Urte honetan maiatzaren 31a arte 588 salaketa zeuden eginda, 2008ko datuekin alderatuz 83 gehiago.

2008an, 27 emakume hil ziren indarkeria matxistaren ondorioz, urterik txarrenetarikoa askoren aburuz. Urte honetako datuak antzekoak dira, zifrak ez dira murriztu. baina dirudienez, indarkeria ekiditzeko metodoak ugaritu dira. Nahikoa izango da genero indarkeriaren aurkako besokoarekin?