viernes, 9 de octubre de 2009

Tratu txarrik EZ!

Gero eta emakume gehiago hilak bere senarren eskuetan.
Genero biolentzia zoritxarrez azken urteotan eguneroko arazo larri bat da. Edonon, hau da leku askotan hitz egiten da horri buruz: telebistan, aldizkarietan... Baina egiten dugu guk zerbait honi buruz?
Orain ez zaino inori arraro iruditzen, gizona bere emaztea edo neskalaguna hil duela edo jipoitu duela entzutea. Gizonek bere burua boteretsu sentitzeko jipoitzen dituzte beren emakumeak eurek ahulagoak direlako. Baina nola egin dezakegu horrelakorik maite dugun emakumeari? Errua gizonena dela esan dezakegu, baina jipoiak jasaten duten emakumeak zergatik ez dute ezer egiten? Egin behar dutena 112 telefonora deitzea da adibidez, baina badakigu ez dela oso erraza eta denuntzia bat jartzerako orduan emakumea beldurra duela, ez dakielako nork babestuko duen arazo horren aurrean. Gainera emakume batzuk euren senargaien jipoiak hartzerako orduan ez dutela akzio hori salatzen. Salatu ordez, eurekin bizitzen jarraitzen dute, hiltzen dituzten arte.
Normalean, emakumeak tratu txarrak jasatzen dituzte, beren semeak babesteko. Horregatik ezin dugu onartu. Gezurra dirudi gaur egungo gizartea XVI edo XVII. mendekoa bezala izatea. Zergatik ote? Izan daitekeelako gobernuak laguntza ematen ez dutelako.
Kontuan hartzekoa da ere, gizarte honetan emakumeen egoera desberdina dela. Begira adibidez: hirugarren munduko gizartean emakumeen eskubideak oso limitatuak dira.
Beraz hemen ezin bada kompondu (non emakumeak eskubide gehiago daukagu) nola konponduko da hirugarren munduan (non emakumeak ez dute ia eskubiderik) ?

No hay comentarios:

Publicar un comentario