sábado, 17 de octubre de 2009

Emakumeen aurkako indarkeria; datuak eta zifrak

Emakume eta nesken aurkako indarkeria benetan arazo larri bat da. Gutxienez munduko hiru emakumeetatik bat izan da jipoitua, sexualki bortzatua edo moduren batean abusatua bere bizitzan zehar. Esan dezakegu, gaur egun, giza eskubideen bortzaketa desberdinen artean, orokorrena dela. Bizitzak apurtu, garapena atzeratu eta gizarteak apurtzen dituen gaitza.
Estadistiken arabera, emakumeen aurkako indarkeriak izugarrizko eragina du bai gizartean eta bai osasunan. 15 eta 44 urte bitarteko emakumeen heriotzaren edo gaigabeziaren arrazoi nagusienetako bat da genero indarkeria.
1994an Munduko Bankuko datuetan oinarrituta, munduan emakumeen heriotza gehien gauzatzen dituzten hamar gauzei buruzko ikerketa egin zen. Bertan bortzaketak eta etxeko indarkeria, minbizia, gerratea edo malaria baino lehenago kokatzen zen (sortzen dituzten hildako kopuruen arabera).
Beste aldetik, hainbat ikerketa frogatu dute nolabaiteko eralazioa indarkeria jasatea HIESA izatearekin. Hau da, indarkeria jasan duten emakumeak hiesa gaixotasuna izateko tendentzia handiagoa dute. Afrikako ekialdean 1633 emakume baino gehiagori egindako azterketa batek frogatu zuen indarkeria jasaten zuten emakumeak hiesas gaixotzeko posibilitate gehiago ( %48)zeukatela indarkeria jasaten ez zutenekin konparatuz.
Arazo latz hau ikusita, 1996an, Nazio Batuen Asamblada Orokorrak , 'Fondo Fiduciario de las Naciones Unidas para Eliminar la Violencia contra las Mujeres' delakoa sortu zuten. Fondo hau, UNIFEM erakundea kudeatzen du, genero indarkeriaren aurka egindako esfortzu lokalak, nazionalak eta erregionalak finantzatuz.
Eragiten hasi zenetik, 1997z geroztik, hemeretzi mila dólar baino gehiago inbertitu ditu genero indarkeriarekin bukatzeko egindako hainbat ekimenetan. Ekimen haiek 232 baino gehiago izan dira eta 115 lurralde desberdinetan gauzatu dira.
Hainbat emakumeen egoera latzari buruz kontzientzia zabaldu da UNIFEM eta hainbat erakundei ezker. Ondorioz, munduko leku askotako actibistek mugitu egin dira eta, honi esker, hainbat lege, politika eta jarrera aldatu dira emakumearen egoera hobetzeko helburuarekin. Poliki-poliki isiltasuna apurtzen joan da, batez ere agenda publikoetan gaiari garrantzia emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario